Urteroko euskal kazetaritzaren sari eta jaian,
Argia Sarien 25. urteurrenean, Interneteko Argia Saria
Topatu.info gazte informazioko webguneak jaso du. (Dani Blancoren Argiako argazkian, ezkerretan daude
Topatu.info-ko ordezkariak, makurtuta Iraitz Salegi, zutik Eneritz Arzallus).
Gazte mugimenduaren informazio-tresna gisa egindako lan handia eta eraginkorra aipatu dute Argiakoek
Topatu.info-ri saria emateko orduan.
Gainerako saridunak izan dira:
- Prentsa idatziaren alorrean, Maite Asensio Lozano, Berriako kazetaria, genero ikuspegiaren aldetik landu dituen hainbat artikulu eta erreportaietan kazetaritza feminista bikain egiteagatik.
- Irratian, Eider Olazar Info7 irratikoa. Info7ko entzuleek goizero Kalegorrian irratsaioan entzuten dute, eta tarte horretan beste uhin batzuetan entzuten ez diren gizarte gaiak ere tratatzen ditu Olazarrek.
- Telebistan, Tribuaren Berbak ETB1eko saioak jaso du saria, eta Kike Amonarriz zuzendari eta aurkezleak jaso du saria. Euskararen gaia "modu dinamiko, argi, jostari eta entretenigarrian" jorratzen duela nabarmendu du Argiaren epaiak.
-
Publizitatean, Errigora ekimenak eraman du saria. Abenduan egin zen (batik bat) kanpaina, Nafarroako laborantza produktuak eta euskararen aldeko ekimena landu zituen, zabalkundean ere modu originalak erabiliz.
Argiaren webgunea informazio gehiago bakoitzak jasotako merezimenduez eta irabazleen erreakzioak ere bai.
Interneteko Sariak
Argia sariek 25 urte bete dituzte aurten, eta urte horietarik erdietan Interneteko komunikazioa ere saritu izan dute, urte batzuetan Sareko Argia saria izenarekin, baina azken urteotan "Interneteko saria" beste barik. Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:
Erantzun
Sartu