Teknologia albisteak
3

Sareko Argia Saria 2011: Ahotsak.com

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-28 : 17:01

Ahotsak.com Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzeko atariak jaso du Sareko 2011 Argia Saria. Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa 2003an lantzen hasi eta 2008an aurkeztu zuten Ahotsak.com webgunea. Ordutik hona 3.000 hizlari baino gehiagoren ia 25.000 pasarte jaso dituzte Euskal Herriko 180 herritan eta 5.765 bideo-pasarte ere sareratu dituzte, libre eta doan, euren webgunean.

Ahotsak.com Badihardugu Euskara Elkartearen egitasmoa da, eta webgunea CodeSyntax-ek garatutakoa.

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Euren lana aurrera eramateko, Euskal Herriko hainbat udalekin, erakunderekin eta elkarterekin hitzarmenak egin ditu Badiharduguk, eta hainbat ikerlarirekin kontaktuan dago.

Azken Buber Sarietan finalista ere izan zen Ahotsak.com webgunea, Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena kategorian.

Ondorengo bideo honetan duzue proiektuaren aurkezpena (10 minutu):

Gainontzeko 2011 Argia Sariak

Aurreko urteetako Sareko Argia sariak:

Erantzunak

haritz rodriguez
2011-01-28 : 20:31

Ondo merezia, bai horixe.

Zorionak!

Amaia
2011-01-31 : 10:58

Zorionak neure partez ere! Segi horrela!

Sustatu
2011-01-31 : 13:36

Argia Sariak erabakitzeko arrazoiak ekitaldian eman zituzten, sari bakoitza banatzearekin batera. Ekitaldian erabilitako gidoia pdf batean kargatu du Argiak. Dokumentu hori Scribd-era igo eta hona ekarri dugu:



Erantzun

Sartu