Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztesarea irabazle Argia Sarietan

Ondokoak izan dira sarituak:

  • Internet arloan: Gaztesarea .
  • Telebistan: ETB1eko Postdata saioa.
  • Irratigintzan, Euskadi Irratiko iluntzetako gure mezularia: Maite Artola.
  • Prentsa idatzian: Fermin Etxegoien .
  • Publizitatea: Bertsozale Elkartea, Txapelketa Nagusiaren kanpainarengatik /
  • Merezimenduzko saria: Hik Hasi

Zorionak sarituei.

Eguneraketa

Sareko Argia Sariaren argudioa.

Gaztesarea.net-eri Sareko Argia Saria ematearen argudioa :

Denen artean aurtengo gure saria emateko bereizi dugun honek baditu gaztetasuna, ausardia eta kemena.

Euskarazko komunikabide digital honek badu alternatibo izan nahia eta denetaz eztabaidatzeko gogoa, sexuaz bezala politikaz edo kulturaz.

Badu kaleak ematen duen freskura eta badu umorea. Guztia, egunero txukun landutako web gune interesgarri batean.

Sari guztien argudioak .pdf honetan

Sarituen argazkiak eta sarituek esanak

Gainera, aurten Argia.com-eko Argia Sariak atalean, argazkiak eta sarituek esanak, mp3 formatoan eskaini digute. Sarituen ahotsa, zuzenean grabatuta.

Zorionak!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu