Teknologia albisteak
1

Argia Sariak: Goienkaria prentsan, Zientzia.net sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2002-01-25 : 20:01

Goienkaria, prentsa alorrean, eta Zientzia.net ataria Interneten. Horra aurtengo Argia Sarietako bi. Gaur arratsaldez banatu dituzte sariak Argiak antolatutako urteroko kazetaritza euskaldunaren zita ezagunean.

Horra sarituak:

  • Anjel Alkain aktorea, telebistan.
  • BBK, publizitatearen alorrean.
  • Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari, merezimenduzko saria.
  • Zientzia.net Interneteko alorrean, Sareko Argia saria.
  • Goienkaria, prentsa alorrean.
  • Pantzo Hirigarai, Irulegi Irratikoa.

Zorionak guztiei!

Informazio gehiago Sareko Argian

Erantzunak

Txomin
2002-01-25 : 20:57

Elhuyar-ekoen argazkia Sareko Argia Saria-rekin sarean dugu jada!


Ea besteak ere animatzen diren...


Zorionak saritu guztiei!!


Erantzun

Sartu