Sareko Argia Saria 2012: EITB Nahieran
Ordenagailu, sakeleko edota tablet bidez EITBren eduki guztiak ikusteko aukera eskaintzen du Nahieran-ek . Biltegi historikoa zein zuzeneko emisioak.

Argazkiak.org | EITB Nahieran © cc-by-sa: sustatu
Publizitate Saria
Argia Publizitate Saria, bestalde, Klikmetroak ekimen eta webguneak jaso du. Azpeitiko Ikastolak 2011ko Kilometroak jaialdirako egindako publizitate kanpaina izan zen.
Klikmetroak.com webgunearekin Kilometroetako hasierako ideia berrasmatzeko nahia izan dute, Interneten. Helburua, bisitari bakoitzak metro bat egitea zen. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbide birtualari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarri zuten Kilometroak festaren alde.
Diseinua Ikonografik enpresarena izan da eta garapen teknologikoa Codesyntaxena.
Gainontzeko 2012 Argia Sariak
- Prentsa idatzia: Karlos Zurutuza, Berrian Libiatik eginiko kronikengatik.
- Irratia: Euskal Irratiak-eko Gure bazterrak saioarentzat, Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek gidatua.
- Telebista: Kanaldude herri telebistarentzat.
- Merezimenduzko saria: Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri.
Argiak bideo hau prestatu du irabazleekin.
Aurreko urteetako Sareko Argia sariak:
Erantzunak kargatzen...