Teknologia albisteak

Oier Araolaza

Erabiltzailearen aurpegia

Dantzari eibartarra.

Erabiltzailearen jarduna

Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

2016-02-23 : 15:26

Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen, asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzailek erakutsi digute emakumeek historian dantzatu dutela, bai, uste baino gehiago, uste baino maizago. Baina entzutea eta irakurtzea gauza bat da, eta ikustea beste bat. Gaur dantzan.eus-en sareratu dugun filme honek ebidentzia hezur-mamitzen du. Emakumeak, soka-dantza bat eginez, aurreskua gidatuz Santurtzin, 1921ean. Ikusi filma: