170 lagunetik gora ari dira parte hartzen Udaltopen bosgarren edizioan. Aurtengo edizioari
Eduardo Apodakaren hitzaldiarekin eman zaio hasiera. Psikologia Sozialaren ikuspegitik, euskaraz jarduteko aktibazioari egin diezazkiokegun hainbat ekarpenen inguruan ari da hizketan. Ekarpen horien gogoeta ondokoa da: komunikazioan inplikaturik gauden oro gabiltza “zentzugintzan”, finean, komunikazioa ikertzen dugu, baina komunikatu ere egiten dugu. Hori dela eta, zentzuz jokatzea derrigorrezkoa da.
Ondoren beste hamar hizlari izango ditugu. Horietatik bi aipatze aldera, gaur arratsaldeko 15:30ean
Iban Arantzabal, Goiena Komunikazio taldeko zuzendaria; eta bihar goizeko 9:00etan
Marc Biosca,
Plataforma per la Llengua taldeko kidea. Iban Arantzabalek pertsona bakoitzak komunikazio subjektu modura duen garrantziaz hitz egingo du, eta Marc Bioscak bere taldearen lan ildoen inguruko azalpena eman, eta nork bere burua trebatzeko Bartzelonako Diputazioarekin batera sortu duten tresna baten berri emango digu.
Aurtengoa
Udaltopen V. edizioa dugu, eta
Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin euskaraz ikus gaitzaten? izango dira bi egunetan zehar hizlari eta lan-taldeetan hausnartuko diren gaiak. Bihar, ostirala, bazkari batekin emango zaio amaiera aurtengo jardunaldiari.
Erantzun
Sartu