Teknologia albisteak

Rafa Saiz Elizondo

Erabiltzailearen aurpegia

Biologoa, ekologoa, inguru naturalean eta lurralde-antolamenduan aditua, naturazalea, euskaltzalea, itsasozalea, hizkuntzazalea, ardozalea, sukaldezalea, argazkigilea, abestizalea, dibulgatzailea, arraunzalea

Erabiltzailearen artikuluak

“EITB, musika eta… kultura”

2015-10-19 : 11:46

Halaxe dio gure irrati publikoetako baten leloak, egunean hainbat aldiz tartekatzen digutena. Atzo ere hala egokitu zitzaidan entzun beharra. Une ezin hobean, egokitu ere.

Nork erredaktatzen ditu albisteak Euskadi Irratian??

2015-08-21 : 11:00

Goizero, lanera bidean, Euskadi Irratiko albistegia entzuten dut autoan. Tira, hitzaldi berbera hirutan entzun beharra egokitzen zait 45 minutu eskasean. Esan behar dut oso esperientzia gogorra ari dela bihurtzen; belarriak planto egiteko zorian ditut. Aspalditxo nauka irrati horrek nazkatzeko bidean, azken aldi honetan erabiltzen duen euskararen maila ezin kaskarragoa eta ezin negargarriagoa dela eta. Hizkuntza-kalitatearen eragile erreferentziala behar lukeen komunikabide hau axolagabekeriaren erreferentzia ari da bihurtzen.

1

Nazioartekotzeko bidean urrats berria egina du euskarak

2014-10-28 : 10:57

Mundu mailan aski ezaguna den iruzur postal (lehen) eta telematiko (gaur egun) zahar baten euskal bertsioa (sic) jaso du Gipuzkoako herri-elkarte batek. Norbaitek testua euskaratzeko erabakia hartu du nonbait, eta horrek ematen du gertatutakoaren esanahiaren neurria. Zuekin, Afrikako osabaren heredentziaren iruzurraren euskal bertsio... automatikoa.

2

"Bertzerentzat mediku, beretzat barbero ere ez"

2013-08-11 : 12:18

Ala zozoak beleari... Zergatik ezin dugu lasai bizi gure agintariekin? Badirudi besteentzako gomendioak egiteko bai, baina besterenak, eta euskal gizartearenak, betetzeko ohiturarik ez duela Ihobek. Ez behintzat hizkuntza-eskubideak bermatzearekin zerikusia duten kontuetan. 

"Txori bakoitzak bere kantua" edo "Kea den tokian, sua"

2013-06-14 : 14:24

Behin eta berriro azpimarratu da Gipuzkoako gaztelaniazko bi egunkari nagusiek neutraltasunik eta objektibitaterik gabe dihardutela Gipuzkoan hondakin-erraustegia egin dadin, eta horretarako herriz herri sortu diren plataformen eta horien diskurtsuen mesedetan dihardutela, iritzia sortuz eta informazioaren tratamendu partziala eginez.