Behin eta berriro azpimarratu da Gipuzkoako gaztelaniazko bi egunkari nagusiek neutraltasunik eta objektibitaterik gabe dihardutela Gipuzkoan hondakin-erraustegia egin dadin, eta horretarako herriz herri sortu diren plataformen eta horien diskurtsuen mesedetan dihardutela, iritzia sortuz eta informazioaren tratamendu partziala eginez.
Gaur, izan ere, bai Diario Vascok, bai Noticias de Gipuzkoak, sinkronizazio handiz, azalera ekarri dute Ordizian egitekoa den kontsultaren aipamena, koadro txiki bana argitaratuta. Argigarria izan da, oso, Diario Vascoren deia:
Ez dakit lehen aldia den edo, baina ikaragarri deigarria egin zait galdeketa bat ez izatea gai bati
buruzkoa, baizik eta gai baten
kontrakoa.
Galderak: Egunkari horren agindu zorrotzak beteta erredaktatu da horrela, tropa koarteleratu dadin eta borrokarako prest egon dadin? Irrist egin dute eta, nahi gabe, otso-muturra ikusi zaie arkume-larruaren azpian? Ala sator bat daukate erredakzioan (profesionala, bera) eta asmatu du profesionaltasun osoz deialdiaren benetako izareraren berri onjektibotasunez ematen?
Nago Diario Vascori honezkero bost axola diola zintzo-plantak egitea eta garai bateko 'sin complejos' politikari heldu diola berriz ere.
Tarratian
Erantzun
Sartu