"Bertzerentzat mediku, beretzat barbero ere ez"
2013-08-08 12:19
Ala zozoak beleari... Zergatik ezin dugu lasai bizi gure agintariekin? Badirudi besteentzako gomendioak egiteko bai, baina besterenak, eta euskal gizartearenak, betetzeko ohiturarik ez duela Ihobek. Ez behintzat hizkuntza-eskubideak bermatzearekin zerikusia duten kontuetan.
Lehiaketa berri baten deialdi zabaldu du Ihobek bere webgunean: “Despliegue de la Compra Pública Verde en la Administración Vasca 2013”. Miresgarria da nola saiatzen ari den Ihobe EAEko administrazio publikoek beren erosketa eta kontratazio publikoetan ingurumen-irizpideak ere aintzat har ditzaten. Lehen ere Emakundek gauza bera egin zuen eta dagoeneko genero-ikuspegia ere aintzat hartzen da halakoetan.Alabaina, badirudi besteentzako gomendioak egiteko bai, baina besterenak, eta euskal gizartearenak, betetzeko ohiturarik ez duela Ihobek. Ez behintzat hizkuntza-eskubideak bermatzearekin zerikusia duten kontuetan. Bere lehiaketa horretan, behintzat, ez da gauza izan hizkuntzen arteko berdintasuna bete dadila eskatzeko. Aldiz, bereizkeria egiteko eskatzen du berariaz. Zabaldu duen deialdian, kontratua irabazten duen enpresak bi txosten egin beharko du: orokorra bata eta laburra bestea. Bada orokorra hizkuntza batean bakarrik egin behar du, eta laburra bietan.
Zer irizpideren arabera erabakiko da txosten orokorra zer hizkuntzatan egingo den? Ala dagoeneko erabakita dago?
Erantzunak kargatzen...