Zure nortasuna sareratzen dugu. E-marketing, e-commerce, formazioa, diseinu grafikoa eta multimedia #TaPuntu
Bistan da! lelopean, komunikazio parekidearen miopiak landu nahi du TaPuntu Kooperatibak aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldian (Donostian, martxoaren 22an). Zein da generoaren eragina proiektuen komunikazioan? Zer egin dezakegu dauden miopiak zuzendu eta komunikazio parekideago bat lortzeko? Gai gara bistan dauden miopiak detektatzeko? Zein miopia existitzen dira jendarteko alor ezberdinetan?
Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntu kooperatibak zazpigarren urtez. Martxoaren 23an, 18:30etatik 20:30etara, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango da. Jardunaldia doakoa da eta nortasunasarean.eus webgunearen bidez eman daiteke izena.
Martxan da honezkero PuntuSoziala 2019-2020! Hilabetez zabalik egongo da bertan izena emateko aukera. Gizartean eragin positiboa duen egitasmo bat saritzeko xedez jaio zen PuntuSoziala. Irabazleak sarean duen presentzia hobetzeko zerbitzuak DOAN jasoko ditu urte betez.
TaPuntu Kooperatibak PuntuSoziala egitasmoa sortu zuen urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu baten sareko presentzia hobetzeko. Zabalik da bigarren edizioan izena emateko epea urriaren 6a bitarte. Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioari esker.
TaPuntu kooperatiban, irabazi asmorik gabe, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratuko dute, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz. Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa batek lor dezake urtebeteko sari hau. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 29ra artekoa izango da. Proiektuaren irabazlea irailaren 30ean iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren urtebeteko online presentziaren lanketa.
Gure inguruan gai hauen inguruan dagoen jakinmina eta ikasi nahia dela eta hiru kurtso ireki ematea pentsatu dugu, hiru arlo ezberdin jorratuz. Lehen kurtsoa modu positiboan nola komunikatu ikasteko ikastaroa izango da, giza-harremanetan aditua den Ainhoa Iribar lankideak emana. Bigarren kurtoa berriz, teknologia berrien irakaslea den Arkaitz Sukuntzak emango du eta webguneen SEO posizionamenduaren inguruko formakuntza saioa emango du. Hau da, webguneak bilatzaileetan hobeto kokatzen lagunduko digun ikastaroa izango da. Hirugarrena, webguneen diseinua ikasteko CSS3 estilo orrien kurtsoa izango da, nola erabili ikasi eta praktikan jartzeko. Izena emateko eta informazio gehiago: http://www.tapuntu.eus/zuretzat/formazioa/ikastaro-irekiak/ (prezioa: 70 euro).
Galdera honi erantzuna emateko Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Datorren urtarrilaren 14an, eguerdiko 14:00etan, negozioek sarean egoteko ezagutu beharreko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Beterri Garapen Integralerako Agentziaren egoitzan, Hernanin, sareen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.