Martxan da honezkero PuntuSoziala 2019-2020! Hilabetez zabalik egongo da bertan izena emateko aukera. Gizartean eragin positiboa duen egitasmo bat saritzeko xedez jaio zen PuntuSoziala. Irabazleak sarean duen presentzia hobetzeko zerbitzuak DOAN jasoko ditu urte betez.
Dakizuenez, TaPuntu kooperatibako lantaldeak sustatutako proiektua da hau, enpresak gizarte eraldaketarako tresna garrantzitsua direla jakitun, gizarteari ekarpen positibo bat egiteko asmoz. Bi arlo nagusitan lantzen dugu gure alde sozial hau: PuntuSoziala egitasmoaren bidez eta urtean behin ospatzen dugun NortasunaSarean jardunaldiaren bidez.
2017. urtean ekin genion PuntuSozialari eta eta ordundik bi edizio izan ditu egitasmoak. Lehen edizioan Basherri sarearekin lan egin eta gero, aurrekon edizioan Biak bat elkartea izan dugu lanketaren protagonista.
2019ko irailaren 9tik urriaren 9ra: Proposamenak aurkezteko epea.
Urriaren 11an: Hiru proiektu finalisten aukeraketa.
Urriaren 14etik 18ra: Proiektu finalistak ezagutzea.
Urriaren 21an: Proiektu irabazlearen aukeraketa.
2019ko urriaren 28tik 2020ko uztailaren 31ra: marketin digitala, diseinu grafikoa, formazioa eta multimedia arloetako doako lanketa urtebetez.
Behin irabazlea aukeratuta, urtebeteko DOAKO lanketak hiru fase nagusi izango ditu:
Zergatik ez? Gure ogibidea aurrera eramateaz gain, gure giza garapena eta gizartearen garapena bera bultzatzea ere badira gure helburuak. Interkooperatibismoa oinarri, hainbat erakunde edo bolondresen kooperazioz, komunikazio alorra lantzeko laguntza behar duen proiektu sozial bati bultzada emango diogu berriro ere.
Erantzun
Sartu