Gure inguruan gai hauen inguruan dagoen jakinmina eta ikasi nahia dela eta hiru kurtso ireki ematea pentsatu dugu, hiru arlo ezberdin jorratuz. Lehen kurtsoa modu positiboan nola komunikatu ikasteko ikastaroa izango da, giza-harremanetan aditua den Ainhoa Iribar lankideak emana. Bigarren kurtoa berriz, teknologia berrien irakaslea den Arkaitz Sukuntzak emango du eta webguneen SEO posizionamenduaren inguruko formakuntza saioa emango du. Hau da, webguneak bilatzaileetan hobeto kokatzen lagunduko digun ikastaroa izango da. Hirugarrena, webguneen diseinua ikasteko CSS3 estilo orrien kurtsoa izango da, nola erabili ikasi eta praktikan jartzeko. Izena emateko eta informazio gehiago: http://www.tapuntu.eus/zuretzat/formazioa/ikastaro-irekiak/ (prezioa: 70 euro).
Komunikatzeko orduan zailtasunak dituzula uste duzu? (8 ordu). Irakasle: Ainhoa Iribar. Web-orrien posizionamendua: SEOIkastaroa Euskaraz antolatuz gero interesa izango bazenu, idatzi e-posta bat formazioa@tapuntu.eus-era.
Bilatzaile baten barne funtzionamendua menperatu nahi duzu? Zure web-orria Google-en hobeto posisionatzeko doako tresnak ezagutu nahi dituzu? Hitz gakoak bilatzeko aholkuak jaso nahi dituzu? Ikastaro honek guzti horretan lagunduko dizu, modu teoriko-praktiko batean. (8 ordu)
Arkaitz Sukuntza izango da irakaslea. Esperientzia handiko teknologia berrien irakaslea eta web 2.0 eta sare sozialetan espezializatua.
Web-orrien diseinuan oinarrizko ezagutzak izanda, hauetan sakondu nahi duzu? CSS estiloak HTML kodean txertatzen ziren garaian ikasi zenuen web-orriak egiten? CSS menperatu arren CSS3-k ekarri dituen berritasunak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzu? Ikastaro honek guzti horretan lagunduko dizu, modu teoriko-praktiko batean. (10 ordu)
Mikel Olaiz web-diseinuetako aditu eta diseinatzaile grafikoak emango ditu formakuntza saioak.
Edonork parte hartu ahal izango du, kurtso bakoitzak 70€ balio ditu; izena emateko eta informazio gehiago: http://www.tapuntu.eus/zuretzat/formazioa/ikastaro-irekiak/
Erantzun
Sartu