
NASAk jakinarazi duenez, 219 exoplaneta potentzial berri aurkitu ditu Kepler teleskopioak bere azken behaketetan. Horietako 10, gainera, lurraren oso antzekoak dira eta, horietako bat, lurraren oso-oso antzekoa omen da. Kepler teleskopioak 4.034 exoplaneta potentzial aurkitu ditu dagoeneko, horietako 50 inguru lurraren tankerakoak, solidoak eta bizidunak izateko aukera dutenak. Inork jarri dezake zalantzan, hor zehar planeta bizidun gehiago ez dagoenik?