Teknologia albisteak

Argazki-kamera erraldoia espazioratu dute klima-aldaketaren jarraipena egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-01 : 11:52

Joan zen azaroaren 18an espazioratu zuten VIIRS (Visible Infrared Imaging Radiometer Suite) izeneko tramankulua. Funtsean, argazki-kamera erraldoi bat da, zeinek zehaztasun handiko milioika argazki aterako dituen espaziotik klima-aldaketaren eraginak monitorizatzeko. Espektro infragorrian eta ikusgaian aterako ditu argazkiok, besteak beste itsasoaren eta atmosferaren tenperatura neurtzeko, izotza eta ura nola mugitzen diren ikuskatzeko eta lurrazaleko landaretzaren estaldura aztertzeko. 

 

Gure planetan gertatzen ari diren aldaketak behatzea eta neurtzea, zehaztasun handiarekin. Horixe argazki-kamera erraldoi honen lana. Egunean 7 orbita emango dizkio lurrari eta 24 orduro lurrazal osoaren 2 argazki orokor aterako ditu. JPSS-1 izeneko satelitearen parte da, Joint Polar Satellite System proiektuko sateliteetako bat.

Klima-aldaketa aztertzeaz gain, VIIRS honek jasotako datuak beste hainbat proiektu eta helburutarako ere erabiliko dira, besteak beste hurakanak eta uholdeak aurreikusteko, nekazaritza-proiektuak hobetzeko, eta abar.

 

............

Argazkia: NewScientist.

Erantzun

Sartu