Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Betaurreko adimendunak erabiltzen hasi da polizia txinatarra, herritarrak automatikoki identifikatzeko #ErabatFitxatutaGaude

Sustatu
2018-02-08 : 18:20

Ez da zientzia fikzioa. Dagoeneko gertatzen ari da. Polizia txinatarra betaurreko berezi batzuk hasi da erabiltzen herritarrak automatikoki identifikatzeko. Sistemak horrela funtzionatzen du: betaurrekoek herritarren argazkiak ateratzen dituzte; zuzenean datu-base batekin parekatzen dute; poliziak segundu gutxian jakin dezake parean daukan hori nor den eta ea poliziak bilatzen ote duen. Zhengzhou-ko tren geltokian egin dituzte lehenengo probak. Gutxinaka Txina osora zabalduko dute.

Falcon Heavy suziriaren jaurtiketa arrakastatsua

Sustatu
2018-02-07 : 12:39

Atzo aurreratu genuen bezala, egun handia izan zen atzokoa "espazioaren konkistan". Azken 50 urteotan espaziora bidali den espaziontzirik handiena jaurti zuten Kañaberal lurmuturretik, Falcon Heavy izenekoa. Lehenengo ahalegina besterik ez zen izan, baina arrakastaz burutu ahal izan zuten SpaceX enpresako ingeniariek. 

Bonaparte printzearen ondare nafarra digitalizaturik eta sarean

Sustatu
2018-02-07 : 09:35

Luis Luciano Bonapartearen euskarazko eskuizkribuen funtsa digitalizatu eta sareratu du Nafarroako Artxiboak. Bonaparte printzeak XIX. mendean euskalkiak ikertzeko erabilitako materialaren zati handi bat da. Garrantzi historiko eta linguistiko handiko dokumentuak dira, gehien-gehienak euskaraz, eta gutxi batzuk latinez, gaztelaniaz, frantsesez, okzitanieraz eta oil hizkuntzan. CC BY-NC-ND 3.0 lizentziarekin partekatu dituzte agiriak sarean.

Falcon Heavy SpaceX espaziontziaren ordua iritsi da, une historikoa omen

Sustatu
2018-02-06 : 17:28

Hala diote adituek: gaurkoa egun historikoa dela. Azken 45 urteotan espaziora bidali den espaziontzirik handiena espazioratuko dute gaur iluntzean Cañaveral Lurmuturretik (Florida, AEB). SpaceX enpresak diseinatu duen modelo berria da, Falcon Heavy izenekoa eta, bere potentziari esker, giltzarria bilaka daiteke gizakia Martera bidaltzeko asmoan. "Munduko espaziontzirik ahaltsuena" izendatu dute. Gaur, arratsaldeko 19.30etan, espazioratuko dute lehenengoz eta zuzenean ikusi ahalko da sarean

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››