
Duela egun gutxi hasi zen emititzen Amikuzeko irrati berria eta gaur, otsailak 10, estreinatuko da ofizialki bere egoitza, saio berezi batekin. Goizeko 11.00etatik aitzina saio berezi bat proposatuko dute Donapaleuko estudiotik.
Munduko sare sozialik erabilienen artean dago Twitter, eta aktualitate gaietan eragin zuzena duena. Zaila litzateke gaur egungo panorama informatiboa irudikatzea Twitterrik gabe. Hala ere, orain arte Twitterrek ez du sekula dirurik irabazi. Galerak eta galerak pilatu ditu bere sorreratik. Azken lauhilabetera arte, lehenengoz irabaziak izan baititu 2017ko azken laurdenean: 75 milioi euro irabazi ditu. Albiste pozgarria Twitterrentzat, beste bi pizgarrirekin batera datorrena: Twitterreko erabilerak ere gora egin du, eta Facebookeko erabiltzaileak jaitsi egin dira (hauek ere lehenengoz).
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erreminta sorta berria aurkeztu zuen atzo, euskararen erabilera gure egunerokotasunean normalizatzen jarraitzeko urratsak emateko", Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak aipatu zuenez. Besteak beste, Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria aurkeztu zen eta baita sare sozialen eta telefoniaren inguruko hiztegi terminologikoak ere. Sarean aurkitu daitezke jada, lehendik ere kontsultagai zeuden beste hamaika baliabiderekin batera.