
Beharbada konturatuko zinen; beharbada ez. Baina azken asteotan 6 bat minutu atzeratu dira Europako ordulari elektriko asko eta asko. Zure sukaldeko labearena, adibidez. Urtarriletik datorren kontua da, antza, baina oraintxe konturatu dira arduradun eta adituak (edo jakinarazi dute, behintzat) Eta horren zergatia Serbiaren eta Kosovoren arteko hika-mika politiko batean omen dago, Europako sistema elektrikoan desbideratze txiki bat sorrarazi duena.
Sri Lankan bizi duten jazarpen etnikoa baretzeko asmoz, Gobernuak erabaki du sare sozialak ixtea. Dagoeneko itxi ditu Facebook, WhatsApp, Instagram, eta Viber. Gobernuaren esanetan, gehiengo budistako erasotzaileak sare sozialak ari ziren erabiltzen musulman gutxiengoaren aurkako gorrotoa zabaltzeko eta erasoak hauspotzeko.