
Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen 2. topaketa (HIGA 2018) Gasteizen ospatuko da uztailean. Hala ere, izena emateko epea irekita dago (apirilaren 13a arte), eta horregatik adi egotea interesa dakizuke. Gazteentzako esperientzia aberasgarria izan dadin eta atzerritik ekintzaileak erakarri ahal izateko, antolakuntzak matrikula, lo egiteko tokia eta bazkariak ordainduko dizkie aukeratutako gazteei. Izan ere, parte-hartzaileen arteko aniztasuna egon dadin, eskaerak jaso ondoren antolakuntzak erabakiko du zeintzuk gonbidatuko dituen ordainduta, irizpideak 1) hizkuntza-komunitate ahalik eta gehien egotea, 2) perfil ezberdinetako jendea egotea eta 3) izen-emate hurrenkera izango dira.