
Munduko sare sozialik ezagunena da Twitter, eta bere inguruan hiztegi txikitxo bat joan gara osatzen, besteak beste, "tweet" hitza (izena zein aditza); tuit bat (txio bat) idaztea, alegia. Hizkuntza gehienetan ingelesezko hiztegia mailegatu dute zuzenean, baina badira hitz hori itzuli edo berera ekarri duten hizkuntzak ere. Esate baterako, euskara, katalana eta frantsesa. FocFollet-en txio honek eman digu artikulu honetarako bidea.
Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura izango da datorren maiatzaren 17an, osteguna, Donostian. Aurtengo gaia Burujabetza teknologikoa izango da eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Doakoa da baina izena eman behar da.