
Planeta izateko txikitxoa da 2007 OR10 (horregatik da planeta nanoa), baina Eguzki Sisteman izenik ez duen gorputzik handiena ere bada berori. Duela hamar urte aurkitu zuten, baina oraindik ez du jaso "benetako" izenik. Hawaii-ko astonomo talde batek webgune bat ireki du 3 izen proposatuz, eta zaletuen esku utziz izena aukeratzea: Gonggong, Holle edo Vili?