Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Lau eguneko lan-astearen alde

Sustatu
2019-11-23 : 10:24

Aurtengo abuztuan aproba egin zuten Microsoft-en Japoniako bulegoetan. Lau eguneko lanaldia ezarri zuten, bulegoak guztiz itxiz ostiraletan. Emaitza, enpresak berak dioenez: produktibitiatean eta salmentetan gorakada. Hala ere, aurreko bost eguneko lan-astera itzuli dira, nonbait, albistearen arabera.

EAEko tokiko erakundeentzako hizkuntza dekretua: ondorio teknologikoak (eta gainerakoak)

Sustatu
2019-11-22 : 13:20

Eusko Jaurlaritzak "Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzional eta administratiboa normalizatzeko Dekretua" onartu du aste honetan. Udaletan, herritarrekin eta barne-funtzionamenduan, euskara nola erabili behar den arautzen duen dekretua da. Puntu interesgarriak dakartza dekretuak eta horien laburpen bat eskaintzen dizuegu hemen, bereziki teknologiaren erabilerarekin zerikusia dutenak. EAEn aplikatzeko neurri hauetan zehaztapen eta aurrerapen nabarmenak daudela esan daiteke, gutxienez.

Tesigile euskaldun baten borroka EHUren burokraziaren aurka

Sustatu
2019-11-22 : 09:53

Oier Araolaza dantza kontuetan Euskal Herrian dagoen aditu ezaguna da. Gaia hainbat ikuspuntutatik ikertu du, eta urte batzuk tesia idazten ere igaro du, antropologiaren ikuspegitik. Lana sakon eta urte luzez egitea gauza bat izan da, baina tesia aurkezteko unean topatu dituen traba burokratikoek arriskuan jarri dute bere esfortzua. Twitterren zenbait protesta-haritan idatzi dituenak ez sinestekoak dira. Euskal Herriko Unibertsitatean burokrazia da lehena, eta gero, akaso, jakintza, pertsonak, Euskal Herria.

Zut aurkeztu dute, gazteentzako aldizkari-aplikazioa

Sustatu
2019-11-21 : 16:08

Gazteentzako aldizkari digitala jaio da gaur: ZUT. Gaztezulo agerkariaren eta tokiko hedabideen multzo batek bultzatua, Ttap aplikazioaren ereduan oinarritzen da, hau berori Esguard proiektu katalanean oinarritzen zen bezala (Esguard izena ere agertzen da Zut-en bultzatzaileen artean). Zut-en lehen zenbakia aurkeztu dute gaur Donostiako Tabakalerako 2deo aretoan, eta bere baitan dakar 2deo laborategian landu den proiektuetako bat: IXA ikus-entzunezko serial euskarazko berria.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››