Teknologia albisteak

Mini-adreiluekin egindako etxetxoak, baina benetako arkitektura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-26 : 09:08

Ourobors Arq. izeneko arkitektura estudioak, eskalan egindako etxetxoak egiteko materialak eskaintzen ditu, baina benetako materialekin. Hau da: mini-teilak, mini-adreiluak eta porlana (mini-zorroetan enpaketatua) erabiliz egin itzazu etxeak, benetako printzipio arkitektonikoak eta igeltseritzakoak erabiliz.


Ez bakarrik kanpotik, baita ere dekorazioan ere sartzen dela ematen du. Plastikozko loretxoekin lorategi bat, edo telefono bat egongelako paretean sartuta pantaila lauko telebista eder lor dezakezu horrela.

Guztiarekin, Ouroboros Arq. zerbitzu misteriotsu bat da: Instagram eta Youtube orriak ditu, baina ez dakigu nor den, benetako negozioa diren edo non dauden ere. Gmail helbide bat ematen dute kontaktu bezala. Ouroboros edo Uroboros izenak mitologia grekoa dakar gogora, bere buztana irensten duen sugearen irudia da.

Albisteak gogoratzen digu kamioi eta induskailu jostailuzkoekin obrak egitera elkartzen direnen afizioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago