
Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi dio langile bati, eta 14 hilabetekoa beste biri. Akusazio partikularrak, ordea, 36 hilabeteko kartzelaldia eskatu du beharginetako baten aurka. Horrez gain, isun ekonomikoak ere proposatu dituzte. Hiru grebalariak lanuztearen 9.
Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa.
Urriaren hasieran Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa aurkeztu genuen GKStik, gazte langileok pairatzen ditugun problematiken aurrean aldarrikapen zehatzak mahaigaineratuz. Bide horretan, Euskal Herri osoan ekintza ugari egin ditugu hilabete hauetan zehar: aurkezpenak zein martxan jarritako dinamika eta salaketa ezberdinak dira horren adibide. Kontrol soziala, gazteon lan baldintza prekarioak, etxebizitza problematika eta bestelako auziak borrokatzen ibili gara.
Erraza da zurea ez den diruarekin, guztion diruarekin, eskuzabala izatea. Eskuzabaltasunak hor beste izen bat hartzen badu ere. Eskuzabaltasun hori haren beharrik ez duenarengana zuzentzen denean, bereziki. Eta hori askotan ikusten dugu, gehiegitan. Ez dugu oso urrutira joan behar adibideak topatzeko. Berdintasun hatsarreak galdu du garai bateko puntxa.
Ez da lehenengo aldia Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, IAU) izar edo planetei izenak jartzeko aukera zabaltzen duela. 2022. urteko deialdi honetan hogei izar-planeta sistema izendatu daitezke, eta hizkuntza gutxituek lehentasuna dute. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek Gliese 486 izarrari Gar eta bere inguruko Gliese 486 b exoplanetari Su izenak emateko proposamena egingo dute.
Urte luzez Gipuzkoako autobideetan batutako hondakinak Usurbilgo Aritzeta (Gipuzkoa) eremuan, AP-8 autobidearen bazterreko mendialde batean, legez kanpo botatzen aritu dira aldundiak azpikontratatutako zenbait enpresa. Horrez gain, ELA sindikatuak adierazi du enpresa horietan lanean ari diren beharginen lan baldintzak ez direla errespetatzen. Eta, hain zuzen, greban dira beharginak azken zazpi hilabeteotan, salatzeko euren lan baldintzak eta segurtasuna ez direla errespetatzen.
Mikel P. Ansa - 2022ko azaroak 30 - @peruarenaansa Azpeitiko Sanagustin kulturgunea eta hura baino lehenagoko Kultur Mahaia erreferentzia bilakatuta daude, ez orain, herri askotako kultur baliabideak eta kultur bizitza bizkortu nahi dituztenentzat. Herriko kultur eragileek osatzen dute mahai hori, duela hamabost urte baino gehiagotik, eta hamar urte baino gehiago badira Sanagustin kulturgunea kudeatzen dutena, zeina udalaren jabetzakoa baita berez.
Hiru kartel. Lodosan (Nafarroa) hiru karteletan soilik ikus daiteke Hitzez ekiteko garaia leloa: Euskal Herriko jakak hornitu dituzten ahobizi eta belarriprest txapak urriak dira Estellerriko Erriberako herri horretan, eta ez da ohikoa kalean euskara entzutea. Ane Gonzalez Lodosako Galtzagorri AEK euskaltegiko ikasleak jarri ditu hiru kartel horiek, eta herrian euskaldun gutxi daudela esan du: "Lodosan oso gutxitan hitz egiten dut euskaraz".
"Ez dut ulertu, baina egunero ikasten dira gauza berriak", erran zuen Mycroft bozgorailu adimendunak Igor Leturia ikertzaileak galdera bat egin zionean. Gaur egun, munduko nahiz Euskal Herriko edozein etxetan aurkitu daitezke tresna horiek, enpresa erraldoiek sortutakoak guztiak. Horiek, baina, ez dute euskara ulertzeko eta euskaraz mintzatzeko gaitasunik.
Koldo Garcia Aurreko batean, hemen bertan azaldu genuen geneek baldintzatzen dutela aurpegi bat erakargarritzat jotzea edo ez. Aurpegi erakargarria edukitzeaz gain, hainbat faktorek eragiten dute pertsona bat bikotekide gisa aukeratzerako orduan, eta ez dute, faktoreak, genetikoak izan beharrik. Hala ere, populazioaren gene-ondarean eragina izan dezake bikotekidea nor eta nola aukeratzen dugun.
Ezustean harrapatu gintuen iragan astean Aranzadi elkarteko talde batek jendarteratu zuen iazko aurkikuntzak. Euforia eta harriduraren artean, denetariko erreakzioak eta kontra-erreakzioak egon dira euskaraz arduratzen garen guztiongan. Hurbileko bati esan nion hau izan litekeela "mende honetako deskubrimendurik handiena gure arloan", baina berehala zuzendu nuen neure burua esanez hau dela "inoiz egon den deskubrimendurik handiena euskal hizkuntzalariontzat".
Eredu baten beheraldia irudikatzen zuelako izan zen albiste Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxiera 2020an, eta eredu berri bat proposatzen duelako da notizia berriz ere haren irekiera orain. Kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du Plateruena berriak. Udalarena izango da, baina herritar talde batekin batera kultur mahai antolatu batek gidatuko du haren jarduna.
Zubietako erraustegia ixteko eskatu eta 'kontrol demokratiko zorrotza' aldarrikatuz manifestazioa egin dute asteburuan Donostian, 'Orain bai, gelditu! Elkarrizketa konponbidea' lelopean. Arkaitzerrekan, airean eta inguruko lurretan agertu den kutsadura medio, larritasuna da nagusi.
Dentistarenean izan zen, itxarongelan. Bost urteko iloba urduri zegoen oso, eta urduritasunak uxatzeko jolasen bat asmatu behar. Musika sintoniaren bat jarrita zegoenez, hauxe proposatu nion: "baietz neuk igarri lehenago zein hizkuntzatan ari diren". Eta baflea seinalatu nion. Arreta kantuetara desbideratu zuen ilobak, eta arindu zitzaion pittin bat urduritasuna.