
Jotxo Larrañaga Atzo iluntzean lagun handi bat galdu nuen: Jotxo Larrañaga, azkoitiarra bera, Oñatin bizi zena. Joan den hilean transplante bat egin zioten Donostian, baina ezin izan du gainditu. 1963an ezagutu genuen elkar Saturrarango seminarioan, biok 11 urte genituela. Zazpi...
Euskal Herriko Ahotsak: Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Destakatua Hezkuntza Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, EAEko Hezkuntza Lege berriak jaso beharreko hiru neurri azaltzen dituen "Euskara eta euskal kultura, etorkizunaren ardatz" adierazpena aurkeztu da Bilbon. Aipatu adierazpenak hezkuntzaren, kulturaren eta euskararen munduko 211 aditu, sortzaile eta profesionalen atxikimendu jaso du, tartean, ikastola eta eskoletako irakasleak eta zuzendariak, hezkuntzan adituak, unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, kulturaren esparru anitzetako sortzaileak, idazleak, aktoreak, musikariak, bertsolariak, hizkuntzalariak, hezitzaileak, hainbat esparrutako teknikariak eta abar luze.
"Mundutik ikusten da Euskal Herria, eta Euskal Herritik ikusten da mundua. Edozein gauzak, txikienak ere, badu nazioarteko dimentsio bat. Eta euskararen komunitateak ere badu nazioartekotasun bat. Horren ildo bat, bide bat, da kontrabando mota hau: beste herriekiko esperientzia eta estrategien kontrabandoa". Jon Sarasua idazleak bere liburu berriari buruz esandakoak dira: Harizko zubiak.
Estatuz kanpotik etorritako etorkinen seme-alabak eskolan daude. Hemen jaio dira haietako asko eta lehen belaunaldi autoktonoa dira, eta are bigarrena. Langile zaurgarrienen seme-alabak dira eta hirietan bizi dira batez ere, baina baita herri ugaritan ere, eta D ereduan ikasten dute gehienetan, eskola publikoetan nagusiki.
(Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua 2022ko Euskararen Egunerako). Berriki ezagutu ditugu udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaren datu gehiago. Euskararen ezagutzak gora egin duenez, gero eta gehiago dira udalerri euskaldunak, eta euskararen lurgunea ere sendotzen ari da. UEMAra gehitu diren azken udalak kontuan hartuta, berriz, 300.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herriek.
Amaitu da Euskaraldia, baina bidea ez da bukatu. Mezu hori eman dute Euskaraldiaren antolatzaileek gaur: bihartik aurrera ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin segitzeko deia egin diete parte hartu duten herritar eta entitate guztiei. "Jarrai dezagun hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskararentzako gune erosoak sortzen".
Ekaitz Goikoetxeak San Andres Bertso Paper lehiaketako lehen eta bigarren sariak lortu ditu. Bizirik dauden bertso paper lehiaketa guztietan gailentzea lortu du bertsolari goierritarrak Ekaitz Goikoetxeak Eibarko (Gipuzkoa) San Andres Bertso Paper Lehiaketa irabazi du. Are gehiago, bigarren postua ere beretzat izan da. Torturatu baten eta aiton-biloben azaletik idatzi ditu bertsoak.
2022ko abe. 2a, 09:56 Iaz Oñatiko hika ikasteko aplikazioa aurkeztu genuen, eta harrera bikaina izan du. Orain, euskara batuko bertsioarekin gatoz: Durangoko azokan aurkeztuko dugu, abenduaren 7an; 18:00etan, Kabia aretoan. Gonbidatuta zaude! Standa ere izango dugu azokan. Appa hi! aplikazioaren euskara batuko bertsioa prest dago.
Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zein den arrazoia.
Faktoria Euskararen normalizazioa JOne LArrañaga | EITb Media Normalizazioa une delikatuan dagoela, beste 10 urte lozorroan egoterik ez dagoela eta luzerako ikuspegiarekin proposamena egin du Euskararen gogoetaguneak. Eskala handiko 4 jauzi proposatzen dituzte lan eremuan, aisialdian, komunikazioan eta hezkuntzan. Adostasun bila sukaldeko lanean hasita daude.
Euskaraldiak ez du ekarri alderdi politikoek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbait kasutan, euskara gutxiagotan erabili dute, baita herritarrak Euskaraldian parte hartzera deitu dituzten alderdi batzuek ere. Hori ondorioztatzen da BERRIAk egindako azterketa batetik. Alderdi politikoen kontu ofizialek azaroan plazaratutako txioak aztertu ditu egunkari honek, Euskaraldia hasi aurretik idatzitakoak eta euskararen inguruko ariketa sozialak iraun bitartean egindakoak desberdinduz.
Unai Zubeldia Euskal presoen eskubideen alde, sindikatuek mobilizazio bat egingo dute abenduaren 20an, Donostian. 12:00etan hasiko da mobilizazioa, Easo plazan, eta, Moraza kaletik barrena abiatuta, Easo plazaren ondoan dagoen Autonomia kalean amaituko dute ibilbidea. Amaieran, ekitaldi txiki bat egingo dute Easo plazako kioskoan. ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT, CGT, Hiru eta EHNE sindikatuak dira deitzaileak.
Angulak harrapatzeko erabiltzen den lanabesari esaten diogu Zumaian "bahia" (h-rik gabe ere idatzi izan da). Hiztegietan "bahe" agertzen da, eta gure inguruko bereizgarria da amaierako -a eta guzti erabiltzen dugula beti: "bahia luzia" esango genuke, "bahe luzea"-ren pareko.
Eta noiz da garai ona? Ointxe izaten da, ez?- Ba, San Migeletan ta, urte batzutan harrapatzen zan hor. - Bai, e? Setienbrian?- Bai, bai. San Migeletan harrapauta nitxiok egun batian presa ondoa jun ta bi kilo angula. - Joño!- Oain, oain gutxi dek.- Galdu in da, ez?- Beno, igual etorriko dek berriz´e, zeatu aldiya.