
Obrak eta azpiegituraren inaugurazioa atzeratzen ari direnez, abiadura handiko trenarentzat (AHT) aurreko hamarkadan egin ziren erabilera aurreikuspenak zaharkituta geratu dira, eta horiek eguneratzeko lana hartu dute Gorka Bueno, Andoni Kortazar eta David Hoyos EHUko irakasle eta Ekopoleko kideek.
BDB Bertsolaritzaren datu-basea Xenpelar Dokumentazio Zentroak (XDZ) garatu du. 1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Mota guztietako informazioa eta dokumentuak biltzen dira eta bertsolaritzaren berezko sistema dokumentalaren arabera antolatuta eskaintzen du zerbitzu publikoa.
1983tik 1986ra ETB euskaraz zen. 1990. urtera arte oreka zegoen euskarazko eta gaztelaniazko programazioan. Gaur egun, haatik, oreka hori guztiz irauli egin da. Eta desoreka horrekin batera, ETBren bi kateen beherakada oso nabarmena izaten ari da. Azter ditzagun datuak. "1997an goia jo zuen ETB1ek (%7,5).
EAEko hezkuntza lege berriaren inguruan sortzen ari diren zalapartak, eztabaidak, prozesuak zuzenan EH Bilduren muina kolpatzen ari dira. Pasa den urteko "barne etabaida prozesua" eta gero etorri zen EAJ,PSE eta Elkarrekin Podemosekin ituna. Eta itun horretatik 6 hilabete pasa direnean, Gasteizeko gobernuak nahi dituen agindu/erabaki/zirriborroak argitaratu ditu.
Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude 'En el nombre de ellas' dokumental saioaren eskubideak, eta beste plataforma edo telebista batek estreinatuko du. Hainbat emakumek saioan kontatzen dute Cabezudok bortxatu eta mehatxatu egin zituela, eta nola haien argazkiak webgune pornoetan jarri zituen.
Abenduaren 17an egingo du urteko batzar nagusia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema), Deban, eta, ezusteko handirik ezean, bi kide berri onartuko ditu: Hernani eta Asteasu. Hala, 96 udal izango dira aurrerantzean mankomunitatean, eta guztien artean ia 300.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.
Hamaika kulturgilek egin dute bat Durangoko Azokan gaur, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroaren "irakurketa kritikoa" plazaratzeko. Haien ustez, kultur transmisioa eta ezagutza bermatzeko "ezinbestekoa" behar luke euskal kulturak Hezkuntza Lege berrian zein ikastetxeetako curriculumean. Baina legearen zirriborroa irakurrita, ez dute kultura "zehar-lerro" izango den bermerik ikusi.
Lizardik eta Orixek, denbora oso gutxiren barruan, olerki xarmagarri eta hunkigarri bana idatzi zuten amonaren heriotzari eta hiletei buruz. Oso ezagunak diren bi olerki horiek taktika lirikoz hornituta daude; baina, biak ala biak, herri epikaren estrategia lainotsuan txertatzen dira, baldin eta barkatzen bazait terminologia trakeskeria hau. Zergatik amonaren irudia?
Sei esku -eta ez nolanahikoak- elkartu dira Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) komikia gauzatzeko: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe. Lauzpabost urteko lanaren emaitza aurtengo azaroan aurkeztu dute eta hasieratik deituko du irakurlearen arreta, izan ere, istorioaren lehenbiziko orrialdeak western baten moduan kontatuta daude.
Kanbon zendu da bart Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa. 45 liburutik gora utzi ditu, ia genero guztikoak. Izan ere, saiakera, poesia, nobela, dibulgazioa eta gazteentzako literatura landu zituen. Euskal PEN Klubeko ohorezko burua zen. Sortzez paristarra zen, baina, bihotzez, zuberotarra.
Leire Narbaiza Zubi absurdo honen "arkuetako" baten argitaratu(ko) da artikulua. Espero dut norbaitek Durangora bidean irakurtzea, edo bueltan. Feriara ilusioz beteta joaten gara, ikusiko ditugun aspaldiko lagunak nortzuk izango diren asmatu guran. Erosiko ditugun disko eta liburuen zerrenda birpasatzen, "aspergarrien" standetan topatuko dugun joiatxoarekin amesten, disfrutatuko ditugun kontzertuen orduak kontsultatzen, eta gure kulturaren joritasuna miresten.
Nire lehenengo biniloak erosi nituenean, ez neukan disko jogailurik. Eta, egia esan, disko jogailu bat izateko berehalako asmorik ere ez. Erosi nituen, jakinik ez nuela horiek entzuteko modurik izango puska batean. Ezta beharrik ere: edukitzea zen diskoen erabilerarik behinena. Aurretik, ez geneukan binilorik; gurasoen etxeetan bakarrik ez, ia familia osoan baizik.
Polisaren sorreratik, hausnarketa eta eztabaida publikoak, edozein estatuk erabaki kolektibo egokienak hartzeko baliatu izan dituen tresnak izan dira. Egun, aldiz, eztabaida publikoaren ezaugarririk deigarriena da ezertarako ez duela balio. Berrespen eragiketa onanista-masokista bilakatuta, inortxok ez du pentsaera birplanteatzeko lanik hartzen. Lubakiak, zulo ilun eta umelak diren arren, inorena ez den lurra baino samurragoak dira.
1953ko otsailean, 19 urte zituenean, Gabriel Arestik gazteleraz idatzitako soneto biren berri eman du Jon Kortazar katedradunak Sancho el Sabio Fundazioaren aldizkarian. Poema biok Bilboko idazleari ezagutzen zaizkion lehen lanak dira. Beraz, euskal poesiaren egile berritzailearen lanaren sorkuntza urte eta erdi lehenagora ekarriko lukete.
Rockaren urteak ziren, metalarenak, Nafarroako gure txokoan. Eskandinaviako black metal taldeak trukatzen genituen, bagenekizkien sekula izango ez genituen gitarren distortsio pedalen izenak, eta nortasun egarri eta nerabezaroko ezinegon hori guztia euskaran ainguratzen asmatu zuten Latzen, Berri Txarrak, Buitraker eta beste hainbat taldek.