
"Ez dut barkamenik nahi. Nahi dudana da Elizak eta instituzioek baliabideak jartzea horrelakorik berriro ez gertatzeko". Horrela mintzo da Isabel Barrutia, Elgoibarko (Gipuzkoa) taberna bateko terrazan. Kafea hoztu zaio jada, eta ahotsa lasaitu. 12 urte zituenean bizitakoa kontatzen amaitu duenean esan ditu hitz horiek.
Hilabete iraun du Aitor Mendiluzeren (Andoain, Gipuzkoa, 1975) zazpigarren Txapelketa Nagusiak. Bizkaian jokatu zituen finalaurrekoen bi itzuliak: Durangon eta Bilbon. Bere kolorearekin busti zuen lumaren punta, eta harekin margotu zituen bi saioak. Hartara, bere estiloan aritu zen; bere buruarekin "ahalik eta modu fidelenean".
1985eko abenduaren 15an, Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian. 20 egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman. Itxura guztien arabera, torturatuta hil zuten. Guardia Zibilak heriotza ezkutatu, eta atxiloketaren unean ihes egin eta eskuak lotuta zituen arren ibaira jauzi egin zuela esan zuen.
Mahaiak errenkadan, eta ordenagailuak parez pare. Ez dirudi beste munduko toki bat denik, lantoki arrunt bat baizik, baina ordenagailuen aurrean lan egiten dutenek eginkizun garrantzitsua dute. Asteko lehen eguna den arren, jo eta su dabiltza lanean, eta ez da gutxiagorako, egun bat falta baita grabaketarako. Baina zer grabaketarako? Bada, Mihiluze programarenerako.
LABek, Steilasek eta ELAk deituta, bigarren greba eguna dute hezkuntza sistema publikoan Lakuak proposatutako lege-aurreproiektuaren zirriborroari ezetz esateko. Sindikatuen arabera, langileen %60ak bat egin du grebarekin, "eta bereiziki jarraipena oso zabala izan da Haurreskolak partzuergoan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan". Hala adierazi du Irati Tobar LAB sindikatuko ordezkariak Gasteizen egin duten manifestazioan.
Peter Alexander, Lingualizer izenez ere ezaguna, austriar youtuber bat da, eta hainbat hizkuntzatan gauzak esateko moduari buruzko bideoak egiten ditu. Egun 1,7 milioi harpidedun ditu bere kanalak YouTuben, 3 milioi pertsonatik gora jarraitzen dute Tik-Token eta 121.000k Instagramen. Kalera irten da, beste behin, jolas erraz batekin.
1983tik 1986ra ETB euskaraz zen. 1990. urtera arte oreka zegoen euskarazko eta gaztelaniazko programazioan. Gaur egun, haatik, oreka hori guztiz irauli egin da. Eta desoreka horrekin batera, ETBren bi kateen beherakada oso nabarmena izaten ari da. Azter ditzagun datuak. 1997an goia jo zuen ETB1ek (%7,5).
Alu bat da, alu baten elementu denekin: bulbari dagokionez, klitoriaren glandea eta estalkia, uretraren zuloa eta kanpoko eta barneko ezpainak argi ikusten zaizkio; bagina ere badu, eta, bukaeran, uteroaren lepoa ipini diote. Alu bat da, hain zuzen; baina, paradoxikoki, alu hain identifikagarri bat izatea da haren berezitasuna. Izan ere, ez dago besterik.
Juan Ignacio Pérez Iglesias Iazko irailetik, otsoa ez da espezie zinegetikotzat hartzen Espainian. Horixe ezarri zuen Trantsizio Ekologikorako Ministerioak emandako agindu batek. Beraz, debekatuta dago otsoak ehizatzea. Ganaduzaleen elkarteez gain, Galizia, Asturias, Kantabria eta Gaztela eta Leon agertu dira erabaki horren aurka. Erkidego horietan biltzen da, hain zuzen, haragijale handien % 95a.
Sarrionandiak aspaldi idatzi zuen honakoa: "Igual, hasieran bertan ekibokatu ginen, mundura euskaldun sortzean". Eta gustura galdetuko nioke Josebari zer esan nahi zuen, zerk betetzen zuen bere gogoa 80ko hamarkadan idatzi zuen poema hartan euskaldun hitza erabili zuenean. Zeren, berrogei urteren ondoren, oraindik ez baikara gai hitz horren esanahiaren inguruan ados jartzeko.
Urtero moduan, aurten ere mobilizazioa deitu du Sarek, euskal presoen giza eskubideen alde. Urtarrilaren 7an izango da manifestazioa eta gaur asteartean egin duten gazte agerraldian Bilboko kaleak betetzeko deia zabaldu dute. "Gatazkaren gordintasuna" bere azalean sufritzen ez duen lehen belaunaldia osatzen dutela azaldu dute, baina horrekin gatazkaren ondorioak pairatuko dituen azken belaunaldia izateko nahia nabarmendu dute agerraldian.
Fusio-erreakzioa gertatzeko sistemari eman zaion energia baino gehiago sortzea. Horra ezinbesteko baldintza, fusio-energia erabilgarria izateko. Eta hori lortu dutela berretsi du AEBko gobernuak. Lawrence Livermore laborategiko NIF Ignizio Instalazioan lortu dute, abenduaren 5ean, konfinamendu inertzialaren bidez. Fusio-energia izarretan sortzen den energia-mota da; adibidez, eguzkian.
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzan abian jarri duten Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren nondik norakoak azaltzeko. Osakidetzako administrazio kontseiluak urte hasieran onartu zuen plana, eta 2028ra arte iraungo du. Euskara normalizatzeko 2003an hasitako prozesuari jarraipena eman nahi diote modu horretan.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finala du Sustrai Colinak (Urruña, Lapurdi, 1982). Izena eman zuen lehen urteaz geroztik, final guztietan kantatu du. Aurten ez da edonola konformatuko, ordea. Ariketa guztietan utzi nahi du bere sinadura, gauzak gertarazi nahi ditu, eta jendeak espero ez duen tokian agertu. "Publikoa harritu, hunkitu eta interpelatu nahi dut".