Kanbon zendu da bart Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa. 45 liburutik gora utzi ditu, ia genero guztikoak. Izan ere, saiakera, poesia, nobela, dibulgazioa eta gazteentzako literatura landu zituen. Euskal PEN Klubeko ohorezko burua zen. Sortzez paristarra zen, baina, bihotzez, zuberotarra.
Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da. @berria berria.eus/albisteak/2218…
Txomin Peillen idazle eta euskaltzain osoa hil da, 90 urte zituela. 45 liburutik gora utzi ditu, ia genero guztikoak. Saiakera, poesia, nobela, dibulgazioa eta gazteentzako literatura landu zituen. @EUSKALPEN Klubeko ohorezko burua zen. @edulartzanguren berria.eus/albisteak/2218…7kV6eHjXa">pic.twitter.com/x7kV6eHjXa
@berria @EUSKALPEN @edulartzanguren Lurra arin dakiola.
Bere helburuetako «giristino literaturetatik ateratzea» izan zela adierazi zion BERRIAri 2018an. Hau da Euskal Herri osoko literaturan orduan zegoen kostunbrismo manikeotik urrundu nahi izan zuela literatura. berria.eus/paperekoa/2983…
Aljerian ikusitakoez aritu zitzaion BERRIAri 2015ean: «Bazen gizon bat biluzik, lotua. Bazituen elektrodo batzuk barrabiletan, beste bat ahoan. Eta elektrika sorgailu batekin elektrizitatea egiten. Eta gizona lehertzen ari». berria.eus/paperekoa/1909…
2020an, 'Minotauro'-n, Jon Miranderen 'Haur besoetakoa' eta Vladimir Nabokoven 'Lolita' liburuei «erantzuna» eman nahi izan ziola azaldu zion BERRIAri: gizonezko pedofiloaren ikuspegitik idatzitakoari buelta eman, eta neska-emakumezkoari eman zion ahotsa berria.eus/paperekoa/1913…
Txomin Peillen hil da bart, euskal literaturan egindako zeharkaldi bat da haren bizialdia @berria berria.eus/albisteak/2218…
Lurrak goxo har zaitzala. Hori bai bizitza mamitsua... berria.eus/albisteak/2218… via @berria
Ez adiorik, Txomin. Bethi izanen zira gu baithan. berria.eus/albisteak/2218…
????Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela labur.eus/berria_txomin_…F646wT0mg
Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela. Egun handira arte Txomin! berria.eus/albisteak/2218… vía @berria
Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela berria.eus/albisteak/2218… Honen bidez: @berria
Erantzun
Sartu