
1933ko abenduaren 9an, Bastidan komunismo libertarioa aldarrikatu zuten. Espainiako hauteskundeetan eskuinak lortutako emaitzekin kezkatuta, CNTrekin lotura zuten sindikatuak greba orokor iraultzailea prestatzen ari ziren. Bastidako sindikatu anarkistako kideek bezperan izan zuten planen berri eta eurak ere matxinadara batzea erabaki zuten. Goizaldean, Harokoen seinalea -bonba hotsa- entzun zutenean, armak hartu, Guardia Zibilaren kaserna setiatu, udaletxea hartu eta jabetza erregistroa erre zuten.
Durangoko Azokan edozer gerta daiteke, baita hilketak ere. Gorpu bat agertu da Landako Gunean, stand batean. Hala ere, antolatzaileek azokaren ateak zabaltzea erabaki dute, Nahia eta Unai gazteen harridurarako. Bi lagunak ikertzen hasiko dira, misterioa argitu nahiean. Musikariak, argitaletxeko langileak, idazleak eta kazetariak; guztiekin hitz egingo dute hiltzailea nor den jakiteko.
Bada tarte bat Hezkuntza Lege berri baten ilusio eta mehatxuak aldebitik aldaroka jarri duela hezkuntza-komunitatea. Elkar-ulertze saiakera izan da hezkuntza ituna sinatu zutenen nahia, edo, behintzat, 1993an Buesa legearekin irekiak geratu ziren zauriak ixtea eta aro berri bat zabaltzea. Halarik ere, lehenengo Onarpen Dekretuaren zirriborroa mahai gainean, horrek, herritarrenak diren hezkuntza alternatibak ezerezean uzteko ahalegina dirudi.
Nola lortu euskara bultzatzea hura ulertzen ez dutenak alde batean utzi gabe? Nola bermatu ulertzen ez dutenen parte hartzea, euskara alboratu gabe? Hainbat herritan eta gunetan sortu da korapilo hori; oraindik ez du konponbide argirik, ordea. Korapilo hori askatzeko saiakeran ari dira Zaldibiako eskolan (Gipuzkoa) joan den urteaz geroztik.
CCMA Kataluniako Ikus-Entzunezko Hedabideen Korporazioak plan estrategiko berria aurkeztu du, etorkizuneko erronka eta helburuak definitzeko. Rosa Roma korporazioko presidenteak iragarri duenez, OTT edo streaming plataforma bat sortuko dute. Katalanezkoak izango dira eduki guztiak, eta doan ikusi ahalko da. "CCMAren helburua da herritarren kohesio ardatza izatea, kalitatezko katalanezko edukiekin, eta mundu osoarengana iristea", adierazi du Romak.
EITB maratoiak esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzaren alde zabaldutako erronkaren harira, Ibon Fernandez Iradi preso lasarteoriarraren egora salatu dute. Maratoi horri begira, dozenaka bideo elkarbanatzen ari dira sareetan kolektibo zein norbanako ezberdin eta, horren parte, Fernandez Iradiren lagun eta senitartekoek esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzaren alde egin nahi izan dute, bere etxeratzea aldarrikatzearekin batera.
Erretiroa hartuta, lehen apeta betetzear dago Mikel Larunbe (Galdakao, Bizkaia, 1993): Patagoniara (Argentina) joango da ostiralean. Hamabi egun egingo ditu han, bakarrik. Bidaia prestatzen ari da. "Badut gogoa hara joateko", dio. Duela hamar egun jokatu zenuen azken partida profesionaletan. Zer moduz zaude? Ondo. Ez dut igarri sekulako aldaketa.
Pobrezia energetikoa gogorra dela kontatu digu Etxeberriak, gainera galdara komunitarioa daukate eta piztu gabe ere 120-140 euro ordaindu behar dituzte hilean. Duela lauzpabost urte lana zuten bikotekideak eta berak, "bikotekidea kalean gelditu zen foru aldundiaren murrizketekin, ni ere langabezian geratu nintzen pandemia tarteko, eta han-hemenka lan solteak lortzen joan gara ordutik, baina juxtuan bizitzen.
Sarek euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren balantzea egin du. Elkartearen arabera, 110 euskal preso "hirugarren gradua eskatzeko moduan daude", kondenaren erdia baino gehiago beteta dutelako. Baina eskubide hori "oztopatzen" ibiltzea leporatu diote fiskaltzari. Elkarteak dioenez, orain arte 32 izan dira hirugarren gradura aldatu dituzten euskal presoak, baina horietako bederatziri "erregresioa" aplikatu zaiela salatu du.
Destakatua Euskalgintza Mende laurden bete du euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune handienak. 1997ko abenduaren 6an aurkeztu zen Durangon Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2020tik aurrera Euskalgintzaren Kontseilua izenez ezaguna. Egun eta toki berean ospatu du 25. urteurrena, ordezkaritza instituzional, politiko, sindikal eta sozial zabala izan duen ekitaldian.
1978ko abenduaren 6an, Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81. Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez ziotela oniritzia eman Espainiako Konstituzioari; hirutik batek, gutxi gorabehera.
'Ez naiz Mikel Laboa' komikia da. Mikelen begiak falta ditu azalak. Barruan datoz. Eta baita Mikelen bizitzako hainbat pasarte ere, Joseba Larratxeren begietatik (eta Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenetatik). Arratsean, Euskadi irratian
Dimekoa. Ta joan zan aite ezkonduten Dimera oiñez. Padrinuk hartu ta oiñez. Ze ordun ezebez, begituzu nik... nauk larogeta hamar urte daukedaz einde ta nire nebiek zaharrenak aukingo auzen /aukingouzen/ ahun ta piku, Juan Jose. Ahun ta lau urte edo holan aukingo auzen, ta begitixu noz ezkonduko zien.