
Erromatarrak heldu aurreko aroa zabalago ikertu da Nafarroaren eta Arabaren hegoaldean, baina gutxiago handik iparraldera. Arazoa da Euskal Herriko isurialde atlantikoan askoz nekezagoa dela aztarnak topatzea, orografia zailagoa delako eta landaretzak ez duelako laguntzen aztarnategiak identifikatzen. Lurra ere azidoagoa da, eta aztarna arkeologikoak aiseago desegiten dira.
2022ko udan hasirako joera, streaming plataforma batzuek euskaraz edukiak banaztekoa, 2023an jarraitzekoa dela baieztatu du Berriak Netflix-ekin eta Amazon Prime Video-rekin. Zer agertzen den toki horietan jakiteko, Zernonikusi webguneak ematen du zerbitzu ona, eta helbide laburrak ere prest ditu plataforma horietako bikoizketak eta azpidatziak erraz aurkitzeko:
"Bazoaz kultur etxera gela bat erreserbatzera, eta bost langileetatik batek ere ez daki euskaraz. Edo ordutegi batez galdetu nahi duzu, eta bost minutu egon behar duzu zain, langileak ez dizulako euskaraz ulertzen eta beste bati deitu behar diolako".
Zer inportako zaio zerbitzu publiko baten erabiltzeari zerbitzu hori eskaintzen ari zaion langilearen kontratu tipologia, alegia, funtzionarioa den, kontratu laborala daukan, esleipen baten ondorioz zerbitzua emateko ardura irabazi duen enpresa bateko langilea den... Kasu horietan guztietan oinarrizko eginkizuna zerbitzua ematea da; titulartasun publikoa daukan zerbitzu bateko langile batek zerbitzu hori jaso nahi duen bezero bati zerbitzu bat ematea.
Tipulak ez du inor epel uzten, ezta? Patata-tortillan pentsatzea baino ez dago. Badu izugarrizko usaina, badu negar eragiteko gaitasun aparta, geruzaz geruza biluztu behar da eta, behin hori dena gainditu eta gero, barruan zer izango, eta ez hazirik, ez pipitarik, ez deus ere. Tipularen haziak loretan baitaude: hona 2022an ez nekien zerbait.
"tinel" Elhuyar hiztegietan. "tinel" hitzaren itzulpena. "tinel" hitzaren ahoskera Forvo bidez. "tinel" hitzaren ahoskera ahots-sintesia erabiliz.
Pandemiak ekarritako bi urteko parentesiaren ostean, Sare ohiko mobilizazio moldera itzuliko da, eta manifestazioa egingo du datorren larunbatean Bilbon, euskal presoen eskubideen defentsan. Aurtengo deialdia oso testuinguru berezian egingo da, BegoƱa Atxa (Zornotza, Bizkaia, 1982) eta Inaxio Oiartzabal (Donostia, 1986) Sareko eledunek azaldu dutenez.
Hipotesia errealitate bihurtu da. Dute esan liteke balute esan beharrean: hormek hitz egiten dute, eta gauza asko kontatzen dituzte. Badirelako lekuko, badirelako aldarri eta badirelako garai jakinen kronika bizi ere. Ahotsik ematen ez zaienen ahotsak pintatuz, zentsura margotuz, eta adierazpen askatasuna marraztuz egin dituzte. Horma mortua bizi, zurruna mugimendu, eta zaharraren gainean berri.
Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du presazko izaeraz, Euskaltegiko irakasleen lan poltsa sortzeko. Hautagaiek Gradu, Lizentziatura, Diplomatura, Ingeniaritza tekniko edo Arkitektura teknikoko titulua edo baliokidea izan beharko dute, eta euskara 4. edo 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute, prozesuan parte hartu ahal izateko.
Barakaldoko (Bizkaia) gertuko kultur zerbitzuak kudeatzeko lehiaketa publikoan gutxieneko euskara maila eskatzea baliogabetu duen ebazpenari ez dio helegiterik jarriko udalak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren arabera, azpikontratatutako enpresei ezin zaie halako betekizunik jarri, ezin baitzaizkie hizkuntza eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatuetakoei.
Zumaiako kale izendegian bi leku-izen gehiago izango dira aurrerantzean. Izan ere, Gipuzkoako Erroten Egunean Marearrota eta Goiko Alberga plazak izendatu dituzte, eta ekitaldi bana egin dute memoriaren berreskurapen ariketa gisa. Mareaerrota plaza izendatu duten leku horretan bertan ez da geratzen errota haren arrastorik, baina historian eta oroimen kolektiboan lekua egin nahi izan diote, baita merezi duen garrantzia eman eta aitortu ere.
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak jakin-mina sortu du aro ezezagun bati buruz: Burdin Aroaren amaiera eta Erromaren hedapena. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?
Agertoki berria aurreikusten dute euskal presoen aferan, 2023ko urte hasieran urruntze politika amaitzea espero dute, eta agertoki berri batek ikur berriak sortzea dakar. Euskal presoen etxeratzea helburu izanik, aldarrikapenerako irudia moldatu dute, esanahiari hobe heltzeko asmoz. Euskal Herriko mapa kendu diote, baina geziei eutsiz: "Geziek erakutsi diguten bideari jarraiki, etxera bidea gertu mezua egia bihurtzen hasteko unea da".
2020. urtean hondoa jo zuen ETB1ek, eta inoizko daturik txikiena izan zuen. Hurrengo urtean gorantz egin zuen, eta aurten mantendu egin da. 2021eko batezbesteko bera izan du 2022an: %2,2ko ikusle kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Euskaldunen artean, apur bat gora egin du datuak: 2021ean euskaldunen artean %4,9ko kuota izan zuen ETB1ek, eta %5,1era igo da amaitu berri den urtean.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka argitaratutako ebazpenari larria iritzi dio UEMAk. Zehazki, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan. Egunotan ezagutarazitako ebazpenaren arabera, ezin zaizkie eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa...