Sustatun iruzkintzen ditugun teknologiako eta Interneteko gaiak ahotsez ere komentatuz, Segura Irratiarekin kolaboratzen hasiko gara gaurdanik. Irrati honen Goizerokoa saioan, 10:30ak aldera ostegunero, teknologiaz hitz egingo dugu.
Gaur 10.30etan emango den lehen saio honetan gai zehatzak barik, Sustaturen beraren historia errepasatuko dugu, agerkari hau zer den entzuleei azalduz. Goizerokoa saioko esatari Iñigo Arretxek eta Sustatuko editore Luistxo Fernandezek hitz egingo dute gaur. Baliteke beste batzuetan, Sustaturen izenean beste batzuek ere hitz egitea.
63 urte bete dituen euskarazko irrati aitzindaria da Segura Irratia. Gipuzkoako Goierrin kokatzen da eta bere seinalea, ia Gipuzkoan osoan entzuten da, eta zkaiko, Arabako eta Nafarroako herri/zonalde batzuetara ere iristen gara ditugun frekuentzia ezberdinei esker. (FM 89.2 eta 103.8 Tolosaldean). Saretik ere entzuten da streaming bidez Segura Irratia.
Goizerokoa saioa astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara egiten duten magazina da. Bere jarduna azaldu digu Iñigo Arretxek: "Nagusiki egunero hiru bat elkarrizketa lotzen ditugu, interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak, Goierri mailako albiste garrantzitsuak, eskualdetik kanpoko gaiak izanik ere hauen berri emateko beharra ikusten dugulako... Kolaboratzaile mordoa dugu gazi ezberdinak jorratzeko; kultura, osasuna, teknologia, elikadura, aisialdia, bitxikeriak, bidaiak". Gaur estreinaldia, eta hemendik aurrera ostegunera, Sustatu ere kolaboratzaile horien artean egongo da.
Eguneraketa: Hona lehen saio honena, poscast formatuan:
Erantzun
Sartu