Teknologia albisteak

Gomendioak app bidez ligatu eta norbaitekin geratzekotan

Sustatu
2022-07-23 : 09:18

IkusguneGasteizko Udalaren LGTBIQ+ behategia da, eta gida interesgarri bat argitaratu du berriki: app baten bidez ligatzekotan hartu daitezkeen prebentzio neurri batzuen ingurukoa. Aholku sorta ez bakarrik da LGTBIQ+ komunitatearentzat erabilgarria, noski.

Publizitatea

18

Debekuen gainetik, blokatze egunean "masiboki" parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-23 : 04:53

Euskal presoen auziari aterabidea emateko ateak hetsirik dituen honetan, frantziar Estatuak Ipar Euskal Herrian azken urteetan bake prozesuaren alde eginen den ekimen entzutetsuenetakoa partzialki debekatzea erabaki du uztailaren 22 huntan. Zehazki, Pirinio Atlantikoetako prefeturak geltoki, autobide eta aireportu inguruko deialdiak debekatu ditu eta hori gauzatzeko, Akitania Berriko prefeturarekin batera polizia indarrak azkarki mobilizatuko dituela iragarri du.

9

Ez daitezela platerak erori

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-23 : 01:07

Solaskide guztiei gustatu zaie Alan Esslemont YG4 irlanderazko telebistako zuzendari nagusiak erabili duen metafora: "Plater asko daude biraka, eta denetan egin behar da eskaintza. Baina baliabideak behar ditugu horretarako". Daniel Hernandez Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko gobernu eta estrategia bulegoko zuzendariak heldu dio irudiari: "Jatetxearen maitre izan behar dugu guk, eta platerak ez daitezela erori".

12

Errepidea moztu dute Atxondon, AHTa eraikitzeko kamioiak herrigunetik "baimen barik" pasatzen dabiltzala salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-23 : 00:33

Goiz honetan izan da ekintza, 10:30ak aldera. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, Atxondoko herritar talde batek AHTa egiteko lanetan parte hartzen duten kamioien joan-etorria oztopatu du errepidea blokeatuta. Ekintzaren egileek hedabide honi azaldu diotenez, "helburua baimenik gabe dabiltzan kamioiak herrigunetik pasatzea ekiditea" izan da.

11

Barakaldoko jaietako pregoia euskara hutsean egin izanaz kexu da PSE

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-22 : 23:42

Karmengo jaiak baloratzeko zabaldu duten testu batean, Barakaldoko PSEk publikoki kritikatu du pregoia "euskara hutsean" irakurri izana. Sozialistek esan dute "kexa ugari" jaso dituztela. Azpimarratu dute "Barakaldoko gehiengo soziala erdalduna" dela eta, beraz, "publikoaren zati handi batek" ez zuela ulertu "pregoilaria esaten ari zena".

16

Bakegileen mobilizazioa debekatu du prefeturak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-22 : 17:03

Giroa berotzen ari da azken orduetan, bihar Iparraldean egingo duten Blokeatze Egunaren harira. Ion Parot eta Jakes Esnal presoen egoera dela eta, Bakegileek mobilizazio egun handia iragarria dute biharko, gatazka konpontzeko prozesuan Frantziako Gobernuarekin duten blokeo egoera gainditzeko. Ipar Euskal Herri osoko errepide sarea blokeatzeko asmoa dute, Paris mugiarazteko.

UDALETIK 07-21

2022-07-22 : 14:00

Milioi bat domeinu inportanteenak eta .eus-en sailkapena haien artean

Sustatu
2022-07-22 : 08:31

Majestic izeneko analitika zerbitzuak, SEO zerbitzuekin edo webguneen posizionamenduekin lan egiten duenak, datubase interesgarri bat kaleratu du: munduko milioi bat domeinu inportanteenak. Ondorio interesgarri bat atera dute: horietarik %10 ez daude erabilgarri, hilda daude. Guretzat, beste datu interesgarri batzuk ere bai ikerketan: .eus domeinuen sailkapena.

38

Beste hamaika preso ekarriko dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-21 : 17:09

Espetxe Zuzendaritza espainiarrak ostegun honetan iragarri duenez, hamaika preso Euskal Herriratuko dituzte datozen egunetan. Bederatzi EAEko kartzeletara eramago dituzte eta beste bi Iruñeko espetxera. Azken hauek dira Juan Ramon Karasatorre, gaur egun El Dueson dagoen presoa, eta Luis Mariñelarena, Dueñasen dagoena. Ohar batean, Barne Ministerioak adierazi du Lakuarekin lanean ari dela bederatzi presoen lekualdatzea martxan jartzeko.

21

40 urte eta gero, hau: euskal telebistatik, erdal telebistara!

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-21 : 13:58

Euskal Telebista 1982an eratu zen, Gernikako Estatutuaren itzalean. Hiru eginkizun bete behar zituela jaso zen sorrerako legean: herritarrei informaziorako eta parte-hartze politikorako baliabide bat eskaintzea; bertoko hezkuntza-sistemarekin lankidetzan jardutea, eta euskara eta euskal kultura sustatzea eta zabaltzea. Artean Carlos Garaikoetxea zen lehendakaria. 40 urte geroago, orduko asmoak lausotu ez ezik, itzulikatu ere egin dira, zoritxarrez.

Zer Non Ikusi: plataformetako euskarazko ikus-entzunezkoak aurkitzeko

Sustatu
2022-07-21 : 08:36

Zer Non Ikusi (ZNI) webgunea sortu da, Kataluniako Desdelsofa.cat delakoaren eredura, laguntzeko jakiten euskaraz zein film edo telesail ikus daitezkeen plataforma desberdinetan. Oraingoz, bikoiztutako materiala zerrendatu dute, baina asmoa dute euskarazko azpidatziekin ikus daitezkeen ikus-entzunezkoak zerrendatzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››