Aste honetan banatu ditutzte 2022ko Toribio Etxebarria sariak, ekintzailetza berritzailea saritzen duten sarien 22. ediziokoak, Bic-Berrilan sustapen erakundeak eta Eibarko Udalak antolatuak. Osasun teknologietako eta material berrietako proiektu banak irabazi dituzte sariak.
"Pobrezia handiagoa eta eskubide gutxiago" dauden testuinguru batean, "alternatiba bat" proposatu zuten atzo Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek: "Langileria alderdi iraultzaile gisa antolatzea eta alternatiba komunista bat gorpuztea internazionalki, egungo baldintzetara egokitzeko gaitasuna izango duena".
Goizeko 7.00etan iritsi da hegazkin bat Loiuko aireportura eta 10.15ean bestea. Guztira, 217 haur saharar Euskal Herrian dira larunbat goizetik eta bertan igaroko dute hilabete inguru harrera-familien etxeetan, Oporrak Bakean programari esker. EAEn daude 152 haur eta 65ek Nafarroan.
Animatuenek 09:00etan Ibarratik abiatuta eta gainerakoek 10:00etan Kruzetatik, Aramaioko hainbat tontorretatik mendi martxan egin dute goizean Arabako Mendiak Aske plataformak deituta. Herriko bertako zein kanpotik etorritako askotariko adineko parte-hartzaileek egin dute bat Arabako Mendiak Aske plataformakoek egindako deialdiarekin.
Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bake prozesua bururaino eramateko erabakitasuna agerian geratzen ari da uztailaren 23 huntan. 1.700 lagun Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko komunikazio sareen mozketan parte hartzen ari dira. Goizeko 10.00etan emanak ziren lehen hitzorduak Ipar Euskal Herriko leku ezberdinetan, baina 8.30ean sei bakegile Biarritzeko aireportuko pistara sartu dira, bertan elkarri kateatuz eta hegaldien irteera zein ailegaera blokeatuz.
Hamar puntutan hitzordua emana zuten Bake Bideak eta Bake Artisauek goizeko 10.00etan baina ekintza bururatzeko ordua heldu denerako -16.00etan- 15 gune ziren itxita. Bakegileek dei egin dute 17:30ean Baionako suprefeturan protesta egitera, atxilo dauden 26 ekintzaileak aska ditzatela eskatzeko 9.00ak baino lehen heldu da eguneko lehenengo irudi azkarra.
Gobernu frantsesak euskal presoen auzia desblokeatu dezan aldarrikatzeko, Ipar Euskal Herri osoa blokeatzeko eguna antolatu dute Bake Bideak eta bake ekintzaileek. NAIZek zuzeneko jarraipena egingo dio mobilizazio erraldoi honi. [Zuzenekoaren kaxa handiago ikusteko, klikatu hemen]