Teknologia albisteak

Bidaia esperientziak partekatzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-19 : 16:13

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu da Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera eramatea, merkeak eta praktikoak.

Baldintzak

Bidaiak azken 5 urteotan egindakoak izan behar dira eta parte hartzaileen adin tartea 20-40 urte bitartekoa izango da. Parte hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte eta aurkeztutako lanen artean 6 izango dira aukeratuak. Aurkezpenak euskaraz egin beharko dira, diaporamaren iraupena 30-60 minutu bitartekoa izango delarik. Hainbat irizpideren arabera egingo da aukeraketa: diaporamen kalitatea, bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna.

Sariak

Guztira hiru sari banatuko dira; sari nagusia 250 euro, bigarrena 150 euro eta hirugarrena 100 euro. Sariak publikoarean boto bidez aukeratuko dira.

Publikoaren botoa

Irabazleak publikoak aukeratuko ditu. Aretxabaletako tabernetan dauden buzoietan egin ahal izango dute bozka ikusleek diaporamen ostean. Lanetan egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari eman nahi zaio garrantzia.

Izen ematea

Apirilaren 22tik maiatzaren 3ra bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 08 10 01 telefonora deituz.

Lehiaketaren oinarriak: http://www.aretxabaleta.com/eu/aktualitatea/lehiaketa-ostegun-bidaiariak

 

Erantzun

Sartu