Alaves futbol taldearen 'Orain bai!' spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak
Grabazio saioak Mendizorrotzan egin ziren, futbol jokalari guztiekin eta entrenatzailearekin, eta Tudelanoren aurka jokatutako partidan. Bestelako grabazioak Arabako lurralde historikoa osatzen duten zazpi eskualdetako protagonistekin egin ziren. Irudi horiek guztiak, maiatzaren 10ean grabatu ziren: Kanpezon hasi, Biasteri, Gesaltza, Oroko Santutegia, Amurrio, Agurain eta Gasteizko Amabirjina Zuriaren plazan amaituz.

Aretxabaletan kokatutako Arteman Komunikazioa enpresak sortutako gidoairen helburua da jarraitzaleak animatzea eta motibatzea datorren ekainaren 1ean edo 2an Alavesek etxean Real Jaenen aurka jokatuko duen partidarako; hau da, Araba guztiak bat egitea Deportivo Alavesekin denboraldiko unerik erabakiorrenean.
Iragarkian agertzen diren parte-hartzaile eta protagonista guztiekin harremana klubeko marketin saileko arduradunek bideratu izan dute eta grabazioei dagokionez, Artemanek Sony PMW-F3 kamera erabili du hiru pertsonez osatutako lantaldearekin.
Erantzunak kargatzen...