Aitor Lopez de Aberasturik Euskal Interneta sustatzen zenbat ordu bota dituen berak bakarrik daki. Tematia da kaixo.com-eko webmasterra eta horregatik ere miresten dut, baina azkeneko Argian esaten duen zerbaitekin ez nago ados.
Atzo aurkeztu zuten Kultur Gidaren harian erabaki dut artikulu hau idaztea. Euskaldun guztiok dakigu herri txiki honetan gutxi izanda, lanak bildu eta indartu ordez, bakoitza bere aldetik doala. Pentsatzekoa zen interneten distantziak oraindik gertuagoak eginik arazo hau gutxitzeko aukerak zeudela, baina itxura batean ez...
Orain arte Sustatuko titularrak irakurtzeko Sustatura etorri beharra zegoen. Gaurtik aurrera zure webgunean Sustatuko albisteen titularrak izan nahi badituzu oso erraz egin dezakezu.
Miriam Urkia UZEIko lankide eta IXAko partaideak eman zigun honen berri, UEUk antolatutako mahai inguruan, Testu eta Hizketa Corpusen gainean. Mahai inguru hau egin zen UEUk aurrera daraman Hiztek graduondoko ikastaroen barnean, pasa den ostiralean Eibarko UEUren egoitzan. Gai interesgarria, zalantzarik gabe, gure hizkuntzaren inguruan kezkarik duen edonorentzat.
Baina beste hizlari batzuek ere izan ziren Itziar Adurizen aginduetara, eta izan zen gauza interesgarririk bai. Besteak beste, Patxi Goenaga euskaltzaina eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria egon zen, eta hizkuntzari lotutako zenbait proiektu teknologikoren berri eman zuen.