Sustatu logoa Teknologia albisteak

Internet Euskadin geldi dagoela? ez nago ados

Gari Araolaza
2004-12-13 11:12

Internet Euskal Herrian bizi-bizi dago

Internet Euskal Herrian bizi-bizi dago

Internet ez dago geldirik. Ikusi besterik ez dago zer mugimendu dagoen egunero batean eta bestean. Lagin moduan hona hemen zenbait adibide:

Zenbait agente geldirik daudela? Hori bai, seguru baietz, Jabi Zabalak Sarean.com-en aipatzen du Durangon sentitu duen autismoa bezala. Baina horiek dira tradizionalki handiak, beraien jarduna bestela ere ziurtatuta duenak eta pauso bat ematea kostatzen zaienak.

Txikiok aldiz, ez dugu beldurrik.

Publizitateak ez du konponduko

Ez nago ados publizitate falta denik arazoa. Betidanik entzun diot Aitorri gai hau. Nire ustez ezin dugu horren esperoan egon; diru iturri garrantzitsu gabe konpondu beharko ditugu gauzak.

Are gehiago, mantentzen proiektu merkeak behar ditugu, erraz eguneratzen direnak eta euro bakar bakoitzari zukua ongi ateratzen diotenak. Batek baino gehiagok barre egingo luke Internet ongi manejatzen duten euskal proiektuen kostuak ezagutuko balira. Urte guztiko ostatatzea askotan da beste proiektu ponposo horietako batek inaugurazio egunean kokakolan gastatzen duena.

Blog Komunitatea prestatzen

Baina irakurri dut ere Aitor Blog komunitate bat prestatzen ari dela Kaixo.com atarirako. Kontraesanean sartzen da Aitor, ikusten bait dugu bera ere ez dagoela geldi. Martxan ikusteko irrikitan nago. Aupa Aitor eta aurrera!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu