Sustatuko albisteak zure webgunean
2002-06-26 11:06
Sustatuk betidanik izan du bere titularrak RDF formatuan jasotzeko aukera helbide honetan . XML mota hau egokia da webgune dinamikoentzat.
Baina orain zure webgune estatikoan jarri ahal izango duzun zerbait aurkezten dizut. Nahikoa da hor behean dagoen HTML kode fitxategi hori deskargatu eta zure webguneko orrialde batetan jartzea.
Modu horretan, zure webgunean sartzen den edonork izango du Sustatuko azkeneko albisteen berri.
Sistema martxan jartzen baduzu, abisatu hemen denok ikus dezagun, eta arazorik bazenu ere, bota hemen zure galderak.
Erantzunak kargatzen...