Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Observatorio para el desarrollo económico y social. Observatoire economique et social du Pays Basque
Euskal Herriak mugikortasun azpiegitura garrantzitsuak ditu. Europako Batasuneko herrialdeen testuinguruan Euskal Herriko indizeak altuenetarikoak dira bai ibilgailuen dentsitate eta autobide kilometroetan bai trenbide sare elektrifikatuetan.
Artifizializatuko azalera eremuak (%) Euskal Herrian 2012*
Euskal Herriko etxebizitza parkeak aldaketa aipagarriak bizi izan ditu azken hamarkadan. Aldaketa nagusiak hiru eremutan sailka ditzakegu: etxebizitza kopuru osoaren hazkunde garrantzitsua, etxebizitza berria lurraldean desberdintasunez banatua eta aldaketa handiak etxebizitzaren erabilerari dagokionez.
Euskal Herriko hainbat eremutan despopulatze arriskua presente da, batez ere, Nafarroa Garaian, non kasuen gehiengoa 4 eskualdetan pilatzen den. Euskal Herriko udalerri batzuentzat etorkizun zehatz gabea erakusten du errealitate demografiko heterogeneoak. Gure ikerketen arabera, epe motzean joera aldatuko ez balitz, hurrengo hamarkadan Euskal Herriko 21 udalerrik desagertzeko arriskua izango lukete. Epe luzeagoan, udalerri kopuru horri beste 18 batuko litzaieke.
Dakiguna zera da: mendebaldeko demografia dugu, gizarte modernoa da gurea eta kontraesan sakonez osatua, lurralde ekintzailea gara eta ordezkatze demografiko baxua dugu, lehen mailako adierazleak dituen ekonomia dugu, zerbitzuetarako irisgarritasuna ez da homogeneoa eta desorekaz beterik dago eta gune oso urbanoak ditugu eta udalerri oso deskonektatuak.