Iruñerriko irrati euskalduna, 1988ko azarotik
Maddalen Iriarte, Martxelo Otamendi eta Mikel Irizar elkartu behar ditu Euskalerria Irratiak, euskal komunikabideen orainaz eta etorkizunaz mintzatzeko. Maiatzaren 13an izanen da, astelehenarekin, 20:00etan, Iruñeko Auzolan liburu dendan (San Gregorio 3). Solasaldia bertatik bertara, irratiz zein streaming bidez (euskalerriairratia.com webguinean) jarraitu ahal izanen da.
Sabino Cuadra eta Uxue Barkos diputatu nafarrekin mahaingurua eginen du Euskalerria Irratiak datorren astelehenean, hilaren 21arekin, 20:00etan, Iruñeko Auzolan liburu dendan (Tutera kalea 16). Aztergaia, UPNren osteko Nafarroa. Solasaldia liburu dendan bertan edota irratiz eta streaming bitartez segitu ahal izanen da, FMko 91.4an eta euskalerriairratia.com-en.
Mussche eleberriaz luze eta zabal mintzatuko da Kirmen Uribe bihar, azaroak 22, 20:00etan, Iruñeko Auzolan liburu-dendan (Tutera kalea 16), Euskalerria Irratiaren eskutik. Kirmen Uriberi ordu beteko elkarrizketa eginen dio Juan Kruz Lakastak. Liburu berriaz, literaturaz, bizitzaz mintzatuko dira, irrati iruindarrak bere 25. urteurrenaren karietara antolaturiko Elkarrizketak Auzolan-e(a)n egitarauaren barruan. Solasaldiaren audioa zein bideoa irratiaren webgunean zuzenean jaso ahal izanen dira, streaming-a eginen baitute. Zehazki audioa hemen egonen da, eta bideoa hemen.
Hemen da Euskalerria Irratiaren gala, disfrutatu 20.00etatik aurrera. Unplugged, modu akustikoan, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Balerdi-Balerdi eta Kerobia.
Sustatu, Berria, Argia eta Zuzeuk zuzenean eskainiko dute bihar haien webguneetan, streaming bidez, Euskalerria Irratiaren 25. urteurreneko gala, 20:00etatik aurrera. Eta hori bera egiteko gonbita luzatzen die Euskalerria Irratiak euskal webgune eta blog guztiei, embed egiteko (streaming-a txertatzeko) kode hau eskainiz.
Saio, eduki, sintonia, ordutegi berriekin dator Euskalerria Irratia, bere 25. denboraldian. Euskara hutsezko irrati iruindarrean inoiz baino gehiago eztabaidagune, elkargune, plaza izan nahi du, bizi ditugun krisi eta aldaketa garaiotan. Horregatik inoiz baino tertulia eta iritzi emaile gehiago izanen ditugu. Programazio berria astelehenean, hilaren 17an, jarriko dugu martxan.