Hemen da Euskalerria Irratiaren gala, disfrutatu 20.00etatik aurrera. Unplugged, modu akustikoan, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Balerdi-Balerdi eta Kerobia.
Musikaz gain, elkarrizketak, lehiaketak eta esketxak izanen dira.
Atarrabiatik da gala hau, eta Eguzki Bideoak-eko kideek hiru kamera eta errealizazio mahaia lanean ari dira orain hau zuei eskaintzeko.
Galaren motiboa, badakizu, Euskalerria Irratiaren 25. urteurrena. 25 urte lizentziarik gabe, entxuferik gabe, gaurko musikariak bezala.