Teknologia albisteak

Bai Euskarari Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. http://www.baieuskarari.eus

Erabiltzailearen artikuluak

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko bideak irudikatu ditu Enpresareanek Kursaalen

2014-10-24 : 17:10

Atzo, urriak 23, egin zen Donostiako Kursaal Jauregian Enpresarean jardunaldia. Guztira, 115 bat lagunek parte hartu zuten, 80 erakunde eta enpresa ordezkatuz. Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariaren hitzetan, "helburuak bete dira eta etorkizunean gure enpresek izango dituzten erronkei aurre egiteko bideak irudikatu ditu Enpresareanek". Enpresarean 2014-72.jpg

Rober GutiƩrrez, Bai Euskarariren zuzendaria: "Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak aztertuko ditugu Enpresarean azokan" (urriaren 23an)

2014-10-16 : 10:45

Urriaren 23an egingo da Donostiako Kursaalen Enpresarean azoka eta dagoeneko prest dago jardunaldiaren egitaraua. Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronken gaineko hausnarketa irekia eta aberatsa egingo da, hainbat solasaldi eta aurkezpen arinetan. Azokaren gaineko azken xehetasunak eta nondik-norakoak azaldu dizkigu Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.

Enpresarean azokarako egitaraua prest. Izen-ematea zabalik

2014-09-25 : 10:17

Urriaren 23an egingo dugu 2014ko Enpresarean azoka eta dagoeneko prest dago jardunaldiaren egitaraua. Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronken inguruan jardungo dugu eta hori izango da solasaldi nagusiko gaia. Gai horren bueltan, beste zenbait solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru egingo dira. Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, bai bertaratzeko zein bakoitzaren enpresa, ideia edo negozioaren aurkezpen laburra egiteko ere (gehienez ere hiru minututan).

Enpresarean 2013: fast-dating

2013-11-06 : 16:55

Joan den urriaren 31n Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunea negozioak egiteko zentro bihurtu genuen. Euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten organizazioak elkarrekin bildu eta euren behar eta eskaintzen inguruan hitz egiteko. Xedea: proiektu enpresarial berriak sortzea.

Faszinantea

2013-07-15 : 10:44

1992an erdaraz egiten genuen lana; orain ez dago dudan... Hartu bide hori, benetan faszinantea baita. Horrela amaitu zuen Antzuolako (Gipuzkoa) Elay enpresako Anaje Narbaizak bere hitzaldia, ekainaren 28an Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldian.

Enpresarean-en etorkizuna mintzagai Badu Bada erakusketan

2013-02-08 : 09:28

Datorren asteartean, otsailaren 12an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta Enpresarean-en etorkizunaz aritzeko saio berezia egingo da San Telmo museoan 18:00etatik aurreraEztabaida saioa Badu Bada erakusketaren baitan antolatu da. Hain zuzen, Enpresarean egitasmoak orain arte egin duen ibilbidearen errepasoa egin eta erreferentziazko gonbidatuekin Enpresarean-en etorkizunaz, eta euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arteko elkarlanaz hitz egiteko saioa egin nahi du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Horretaz gain, 2013 urteari begira aurreikusitako egitasmoen berri emango da. Gure asmoa da 2013an Enpresarean egitasmoa sendotzea eta, etorkizunerako erronkak finkatzeko garaian, ekarpenak jaso nahi ditugu.

Lazarraga Sarien bigarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak

2012-10-19 : 16:34

 

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako LAZARRAGA SARIAK aurkeztu dituzte Iciar Lamarain, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak. Hain zuen, LAZARRAGA SARIEN bigarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian.

Guztia prest dago urriaren 2an Kursaalen egingo den 'Enpresarean' azokarako

2012-09-24 : 18:44

Urriaren 2an Donostiako Kursaalen egingo den Enpresarean euskaraz lan egiten duten enpresen arteko azokaren gaineko azken xehetasunak eta nondik norakoak azaldu dituzte gaur Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, Josu Ruiz Donostiako Udaleko bozeramaile eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, eta Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak Gipuzkoako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian. 

1

Enpresarean azokaren aurkezpena, euskaraz lan egiten duten enpresen topaketa

2012-07-29 : 10:28

Enpresarean egitasmoaren helburua da arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Eta jardunaldi bat izango da urrian, Donostian, Enpresarean Azoka. Hitzaldiak emango dituzten enpresen artean, Berria Taldea, Hetel, Codesyntax, Akting eta Fremap, besteak beste.

‹‹ Hurrengoak