Teknologia albisteak

Enpresarean 2013: fast-dating

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-05 : 10:19

Joan den urriaren 31n Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunea negozioak egiteko zentro bihurtu genuen. Euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten organizazioak elkarrekin bildu eta euren behar eta eskaintzen inguruan hitz egiteko. Xedea: proiektu enpresarial berriak sortzea.

Ehundik gora bilera egin ziren goiz osoan zehar. Datozen egunotan bilera horietan sortutako negozio unitateen berri eman nahiko genuke; bitartean, fast-dating saioak utzitakoa jaso dugu azpiko bideoan.

Enpresarean 2013: fast-dating from Bai Euskarari Ziurtagiria on Vimeo.

Bideoa

Jarraian dagoen bideoan, berriz, sarrera instituzionala jaso dugu oso-osorik. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkatea eta Marije Etxaniz Laboral Kutxako Debagoienako arduraduna izan ziren aurkezpen ekitaldian.

Enpresarean 2013 from Bai Euskarari Ziurtagiria on Vimeo.

Azken bideo honetan Orkestra Euskal Institutuko Mikel Navarro eta Mari Jose Aranguren ikerlariak etorkizuneko ekoizpen eraldaketaz ari ziren, jardunaldiaren baitan emandako hitzaldian. Hain zuzen, Orkestrak uda partean kaleratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasuna: Etorkizuneko Ekoizpen Eraldaketa txostena aurkeztu zuten.

ENPRESAREAN 2 2 from Bai Euskarari Ziurtagiria on Vimeo.

Enpresarean 2013 jardunaldiak utzitako irudiekin argazki-galeria osatu dugu.

Erantzun

Sartu