Teknologia albisteak

Ahotsak.eus

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea.

Erabiltzailearen jarduna

Ahotsak Corpusa: aldaerak estatistikoki eta mapetan

2013-07-09 : 10:02

Ahotsak Ahozko Corpusa izendatu dugun proiektu honen helburua da ahozko materialean oinarritutako corpus linguistiko bat osatzea. Euskal Herriko Ahotsak proiektuan zehar egindako transkripzioetan oinarrituz, 1900-1950 bitartean jaiotako euskaldunen bat-bateko hizkera naturalaren ezaugarriak bildu nahi ditu.

Gerrako Ahotsak: 36ko gerraren inguruko lekukotasunen webgune berria

2013-04-21 : 14:57

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan zehar makina bat gai landu eta batu ditugu gure lekukoekin. Horietako bat (nagusietako bat), 1936ko gerra izan da. Oraingoan, gerraren inguruan herririk herri jaso ditugun lekukotasunak batu, eta webgune berezitu batean erakutsi ditugu: Gerrako Ahotsak. Gerra zibila lekukoen ahotan; gerraren inguruko ikuspegi gertuko eta zuzena.

Nola irudikatu Euskal Herriko mugak Google mapetan

2012-10-24 : 14:09

Orain gutxi Joxe Rojas Teknopatak galdera bota zuen Twitterren: "SOS: Ba al dago modurik Google Mapsen gainean Euskal Herriko 'mugak' erraz marrazteko?". Ba bai, guk egin genuen, Ahotsak.com webgunean Euskal Herriko mapa irudikatzeko eta herriak adierazteko. Duela 4 urte izan zen, baina oraindik ere interesgarria izan daitekeenez beste batzuentzat, honaxe ekarri dugu, guztiontzat jakingarri. Izan ere, egindako lana CC-by-sa lizentziapean banatu genuen orduan ere. Hona hemen, beraz, nola irudikatu daitekeen Euskal Herria (eta 7 lurraldeak) Google mapen gainean.

euskal-herriko-mapa



‹‹ Hurrengoak