Duela aste batzuetako albistea, baina orain erori zaigu esku artera: Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmena, Euskorpora proiektuaren bitartez euskararentzako teknologiak garatzeko 10.5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duena. Azaro amaieran argitaratu zen BOE Espainiako buletinean.
Onartutako eta argitaratutako hitzarmenak helburu hau da: eremu digitalean euskararen presentzia areagotu, arreta berezia jarriz adimen artifizialean. Eta horretara begira, zerrendatzen diren ekintzen bildumatxo bat ekarri dugu hona (atal gehiago badituen arren hitzarmenak):
- Egungo eta etorkizuneko ekimenetan euskararen presentzia bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak bultzatzea, hizkuntzaren teknologien alorrean.
- Corpus linguistikoen bilketaz eta kode irekiko euskarazko oinarrizko ereduen garapenaz balia daitezkeen sektore, aplikazio eta zerbitzu estrategikoak definitzea.
- Corpusak erabilgarri izan daitezen jarduerak bultzatze, hala nola anotazioa eta etiketatzea.
- Hizkuntza-corpusak biltzeko eta kode irekiko euskarazko oinarrizko ereduak garatzeko behar diren lege-mekanismoak aztertzea eta ezartzea, euskararen teknologia digitalak garatzeko interesa duten alderdi guztientzat eskuragarri egon daitezen.
- Euskarazko hizkuntza-corpusak biltzea, besteak beste helburu hauetarako: hizketaren prozesamendua, itzulpen automatikoa eta hizkuntza-modelizazioa.
- Hardware-azpiegitura abian jartzea; sortuko diren hizkuntza-corpusak biltegiratzeko eta ziurtatzeko, eta kode irekiko oinarrizko ereduak testeatzeko eta balioztatzeko.
- Landutakoen transferentzia bermatu enpresetara, gizartera eta Europako beste datu-plataformetara.
Erantzun
Sartu