Gabonen bezperatan aurkeztu zuten 'Euskaldunak: etxean arrotz' dokumentala Azpeitian, eta orain sarean ere ikus daiteke osorik doan. Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak egin du dokumentala, Kulturaz kooperatibarekin, eta Irati Urdalleta kazetariak zuzendu du. Ordubeteko ikus-entzunezkoan Azpeitiko euskaldunen zapalkuntzari buruzko herritarren lekukotzak jaso dituzte. Hemen ikusgai.
Euskaldunok euskaldun izate hutsagatik jasan izan ditugun eta jasaten ditugun zapalkuntzak islatu dituzte: zigorrak, gutxiespenak… Dokumentalek lekukotzetan garai batean eskolan jasan izan zutena kontatu dute batzuek; ‘Euskaldunon Egunkaria’-ko langile ohi batek, haren itxiera eta bere atxiloketa; ikastolako lehen irakasle eta ikasleek, garaiko egoera eta ikastolaren sorrera.
Dena ez da Azpeitira murrizten, beste bi lagunek egun Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bizi den egoera kontatu dute dokumentalarako. Zapalkuntzak kontatzeaz harago, Euskal Herrian gazteleraren inposaketari aurre egiteko sortu diren proiektuez ere hitz egiten da dokumentalean euskaldun izatearen kontzientziaz jabetzeko diskurtsoa zabaltzeko ahalegin batekin.
Online ikusteko, hemen.
Erantzun
Sartu