IkasMugiCar aplikazioa sortu du CodeSyntaxek Gipuzkoako lanbide heziketako (LH) ikastetxe publikoen Ikaslan Gipuzkoa sarearentzat. Ikastetxera autoz joaten diren ikasleak ez dira gutxi LHn, eta haien arteko mugikortasuna erraztu eta autoa partekatzera begira antolatutako aplikazioa da. App elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz dabil.
Segurtasuna, inklusibitatea eta genero ikuspegia kontuan hartuta garatu da Ikasmugicar, aholkularitza profesionala tarteko (Ncuentra bulegoarena). Inportantea izan da hori ikasleen pribatutasuna bermatze aldera, autoa bidaiarako partekatu bai baina beste gaizki-ulerturik ez egoteko. Adibidez, ez da telefono zenbakirik partekatzen bidaiarien artean. Mezuak bai, baina app-aren interfazean bakarrik.
Aplikazioak gastu partekatuak kalkulatzeko modu estandar eta objetibo bat ere badu bere funtzionalitateen artean. Gorabehera deserosoak eta kalkulu konplikatuak aurrezten dizkie horrek bidaiariei.
Aplikazioa iPhone eta Androiderako dago prest ikasmugicar.eus helbidean; baina ez da "publiko orokorrarentzat", LHko zentroetan matrikulatutako ikasleek bakarrik erabil dezakete, nork bere ikastetxean kode bat eskatuta.
Funtzionamendua gida honek azaltzen du (klika hemen osorik ikusteko):

Hona pantaila-irudi batzuk. Beste ikasleekin kontaktatu eta txat egiteko pantailak:

Bidaia planifikatzailea, eta gastuen kalkulua:

Informazio gehiago, Ikasmugicar.eus-en eta Ikaslan Gipuzkoaren webgunean.
Erantzun
Sartu