Gaur goizean jakinarazi dute Korrikaren ibilbide eta egutegi zehatza. Martxoaren 19tik 29ra izango dela bagenekien, eta Atharratzetik Bilbora doala euskararen aldeko ekimena ere bai, baina tarteko ibilbidea gaur egin da publiko. Korrika aplikazioa dutenek jaso dute lehen abisua horrena. Hain zuzen ere, aplikazioa berritu egin dute aurtengo ediziorako, eta informazioa beste toki batzuetan baino lehenago jasotzeaz gain, zozketak antolatu dituzte app-a instalatuta dutenen artean.
Hileroko zozketak egongo dira martxoa bitartean, eta urtarrilekoan Esne Beltzaren kontzerturako sarrerak nabarmentzen dira. Taldearen agur kontzetrua otsailaren 1ean izango da Bilbao Arenan eta, kontzertuan Korrikarekin lotutako ezustetxoa egono dela jakinarazi du AEK-k. Gainera Esne Beltza lagunduta egongo da azken jai horretan: Fermin Muguruza, La Pegatina, Green Valley, Amak, Xiberoots, Chambao eta El Canijo de Jerez izango dira han. Ekitaldi horretarako bost sarrera bikoitz lortzeko zozketak egingo da beraz laster Korrika app-aren bidez.
Gainerako opariei dagokienez, irabazle suertatuz gero, honako hauek emango dituzt: Korrika katilua, lau liburu, Berriarekin elkarlanean Korrikaren urteurrena ospatzeko sortutako trixerta, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, bolaluma, kantinplora eta koadernoa) eta Malum Rex jatetxean afaltzeko zein bazkaltzeko 50 euroko bonua.
Zozketek prozedura erraza izango dute: aplikazioaren bitartez bidaliko dugun inprimakia bete (izen-abizenak, e-posta eta telefono-zenbakia) eta, besterik gabe, zozketetan parte hartuko duzu.
Ibilbideari dagokionez, hona iruditxo bat, eta sareko esteka, han ere egin baita publiko.

Korrila aplikazioa instalatzeko:
Erantzun
Sartu