Barrura Begiratzeko Leihoak filma egiten dihardugu. Estamos haciendo la pelĂcula Ventanas al Interior. Xuxurla, benekotasuna, zinemagintza. Zinez.
Erregimen autoritarioetan gertatzen den fenomenoa da zentsurarena, herrialde demokratikoetan eta herri libreetan tokirik ez daukana. Beti da albiste txarra, beraz, zentsuraz jardutea. Baina oraingo honetan horretaz jardutea dagokigu, ez geure gustuz, geure betebeharrez baizik. Manifestu hau sinatzen dugun guztiok, gartsuki salatu nahi dugu 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalak pairatu dituen setioa, jazarpena eta zentsura.