Manspreading kontzeptua agian ezagutuko duzue, gizonezko askoren jarrera bat, hankak zabal agertzekoa, espazioa okupatzea eta emakumeak deseroso sentitzeko efektu bikoitza izan duena. Hona beste kontzeptu bat, toxikoa hau ere: Carspreading. Gero eta auto handiago eta bereziki zabalagoak hedatzen direlarik hirietan, horiek okupatzen duten espazioa (hirigintzak erreserbatu behar dien espazioa, alegia) gero eta zabalagoa dela. Toki batzuetan kontrako neurriekin hastekotan dira.
Hemen webgune bat ingelesez carspreading fenomenoaz informatzen duena. Bertatik hartu ditugu gaurko irudiak. Bertan nabarmentzen dituzten kontuen artean:

Azkenean, autoen zergak udalek kobratzen dituzten kasuan, arautu beharko litzateke auto handiak dituztenek gehiago ordain dezaten zirkulazio zergetan. Neurri batean garestituz auto hauen profila (auskalo funtzionatuko lukeen, luxu eta aberastasunaren ikono baitira, eta hortaz, nahita aberats zarela erakusteko erosten dira), eta bestetik udalek jaso dezaten dirua aparkalekuetako arazoak ahal bada konpentsatzeko.
Halako neurri bat Cardiffko udalean hartu dute, pisuaren araberako parkin-zerga eta baimenak daude:
Euskal Herriko hirietan azken urte gutxi hauetan motoreen isurien araberako zirkulazio murrizketak ezarri dira. Tamainaren araberakoak ere ezarri beharko lirateke.
Erantzun
Sartu